Parke Teknologikoko Vitoria-Gasteiz Campusean “Euskal Emakumeak Teknologian” erakusketa ibiltaria izango da azarora arte
Erakusketa Abanto Campusean egon da jada, eta STEM bokazioak garatzen lagundu nahi du, Euskadiko teknologiaren eta irakaskuntzaren esparruan erreferente izan diren, diren eta izango diren hiru euskal emakume-belaunaldiren lana jendaurrean zabalduz
Vitoria-Gasteiz Campuseko eraikin nagusian “Euskal Emakumeak Teknologian” emakume erreferenteen erakusketa dago ikusgai joan den hilabetetik. Erakusketa hori Euskadiko ParkeTeknologikoak eta Itelazpi Eusko Jaurlaritzako Telekomunikazio Sozietateak sustatzen dute, eta Parke Teknologikoa kokatuta dagoen hiru lurraldeak zeharkatuko ditu.
Apirila eta uztaila bitartean ikusgai egon den Abanto Campusetik igaro ondoren, erakusketak bigarren geldialdia egingo du Araban. Azarora arte egongo da hemen, eta Donostia Campusera eramango dute.
Lehenengo hilabete hauetan, ehunka pertsonak – Parke Teknologikoko enpresetako langileak nahiz Campusera bisitak egin dituzten zentro akademiko desberdinetako ikasleak – erakusketa osatzen duten informazio-panelak ikusi ahal izan dituzte. Panel horien helburua teknologiaren esparruan erreferente diren hiru belaunalditako euskal emakumeak ikusaraztea da.
“Euskal Emakumeak Teknologian” erakusketaren jatorria Itelazpik azken urteotan argitaratu duen Berdintasun Egutegian dago, genero indarkeriaren, hizkuntza ez-sexistaren erabileraren eta emakumea teknologian ikusaraztearen eta sustatzearen aurka duen konpromiso irmoaren erakusgarri. Konpromiso hori guztiz partekatzen du Euskadiko ParkeTeknologikoak , eta lagina ahalik eta gehien zabaltzen lagundu nahi izan du, bere instalazioetan lehentasunezko erakusketa-espazio bat emanez.
Euskal emakume erreferenteen hiru belaunaldiak hiru taldetan sailkatu dira: aitzindariak, egungo irakasleak eta ikertzaileak. Orain Vitoria-Gasteiz Campuseko eraikin nagusian dauden panelek, David Fernández Renteriaren ilustrazioen bidez, emakume horiek esparru zientifiko-teknologikoan egiten duten lana eta duten garrantzia erakusten dute.