PARKEA MUSIK FEST, bigarrenez Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkean

Araba

Datorren ekainaren 22an izango da hitzordua, Miramongo zelaietan 15:30etik aurrera

Inguru zientifiko-teknologiko batean ospatzen den musika-jaialdi bakarra da, eta Parkeko enpresetan diharduten profesionalak dira artistak

Aurten, gainera, Euskadiko Parke Teknologikoen Sare osoko langileek parte hartzeko aukera edukiko dute

CARTEL FESTIVAL PMF2018 v4-01Iazko arrakastaren ondotik, PARKEA MUSIK FEST bigarrenez ospatuko da Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkean. 2016an, Gipuzkoako Parkeak antolatutako “Erronka bat Parkearentzat” berrikuntza irekiko ekimenaren barruan, Parkean bertan eta bertako langileekin musika-jaialdi bat egitea proposatu zuen Ibermática-ko Ainhoa Mutiloak. Hilabete batzuk geroago, ekainaren 9an hain zuzen, haren proposamena egi bihurtu zen PARKEA MUSIK FEST jaialdiaren bidez. Taula gainera igo ziren 37 artistak aurrekaririk gabeko erronka lortu zuten: ordu batzuez, zientzia arte bihurtzea 1.200 pertsonen aurrean.

Aurtengo berritasunen artean nabarmenena da Euskadiko Parke Teknologikoen Sare osoko langileek parte har dezaketela. Jaialdia ekainaren 22an, 15:30ean, hasiko da Miramongo zelaietan. Bertaratutakoek kartel ezin hobeaz gozatu ahalko dute, hainbat estilo jorratzen dituzten 35 artistaz osatua. Giroa “berotzeko”, bestalde, 14:00etatik aurrera Rock Kalean Txaranga ibiliko da Parkeko txokorik txoko. Aurten, OIHAN VEGA DJ ezaguna izango da zeremonialaria.

SARREREN SALMENTA

Aldez aurretik sarrerak erosteko aukera egongo da ekainaren 15era arte, Euskadiko Parke Teknologikoen Sareko Parkeetako bulego nagusietan. 5 euroren truke jaialdirako sarrera ez ezik, (eguraldiak laguntzen ez badu, tokia mugatua izango da), janaria eta bi edari eskuratzeko bonoa jasoko da. Gainera, aldez aurretik erosten diren sarreretan zenbaki bat inprimatuta dago, jaialdian banatuko diren sarien zozketan parte hartzeko.

PARKEA MUSIK FESTen antolatzaileek berriz ere eskerrak eman nahi dizkiete babesa eskaini duten enpresa eta instituzioei, bai eta enpresetako langileei ere. Haiek gabe ezinezkoa litzateke ekimen paregabe hau berriz antolatzea; alegia, ordu batzuez, laneko ingurua aisialdirako eta kulturarako gune bihurtzea. Hori guztia toki pribilegiatu batean, Miramonen.

PARKEA MUSIK FEST ez da soilik Parkeko langileentzako jaialdia, nahi duten herritar guztiak etor baitaitezke. Hainbat gune egokitu dira Mikeletegi pasealekuaren 53. zenbakiaren parean: eszenatoki nagusia, jateko eta edateko gunea, komunak, hondakinak biltzeko guneak, mugikortasun urriko pertsonentzako sarbideak, etab.

Informazio gehiagorako: parkeamusikfest@parke.eus

ERRONKA GARBIA

Ihobe-k ematen duen Erronka Garbia akreditazioa jaso zuen PARKEA MUSIK FESTek, zeinaren bidez aitortu egiten baitira ingurumen-neurriak aintzat hartuta –hau da, ingurumenean egon litezkeen eragin negatiboak minimizatzeko– diseinatzen eta antolatzen diren ekitaldiak.

Partekatu

Beste berri batzuk