Parkeak Ikasgela – Deusto Business School lehenengo ekimenak arrakasta izan du
Euskadiko Teknologia Parkeek eta Deusto Business Schoolek sustatuta aurreneko aldiz egin den Parkeak Ikasgelak erabateko arrakasta izan du, eskainitako leku guztiak bete baitira.
Prestakuntzarekin, talenturako sarbidearekin eta lankidetzako zein berrikuntzako beste espazio batzuetarako sarbidearekin loturiko alorrak biltzen saiatzen da iniziatiba. Alderdi horiek guztiak erakunde bien artean sinatutako akordioan jasotzen dira.
Lau jardunalditan banatutako “Ikasgelan” jorratutako gaiak izan dira, besteak beste, emaitza hobeak lortzeko lidergoaren garapena eta talde, pertsona, proiektu edo baliabideen kudeaketa.
Programak ikaskuntza-prozesua martxan jartzea du xede, euren ardurapean lantaldeak dituzten profesionalen beharrei erantzuteko. Gaitasunak, konpetentziak eta sinesmenak garatzen laguntzen du programak, lantaldeak zuzendu eta kolaboratzaileen talentua sustatzeko. Izan ere, zuzendaritza-estiloetan aldaketak txertatuz, enpresa eta erakundeen emaitzak nabarmen hobe daitezke.