Parkeak Industria 4.0 ikasleei gerturatu die

Araba

Aste honetan, Aita Raimundo Olabide ikastolako DBHko 4. mailako 100 ikasleren bisita jaso dugu

_DSC0560_Presentación PTAZentroko arduradunek lagunduta, ikasleek Arabako Teknologia Parkea ezagutzeko, Industria 4.0 izenekoaren orainaldira eta etorkizunera gerturatzeko eta gaur egungo berrikuntzaren erronkak ezagutzeko aukera izan dute.

Parkeko berrikuntza saileko arduradunek, Ainhoa Callejak eta Laura Cidek (haiek izan ziren bisita zuzendu zutenak), Parkea eta bertako enpresak aurkeztu ondoren, BIC Arabako Encriptia enpresak ikasleak Industria 4.0 izenekoan barneratu zituen. Parkea erreferentziazko eragilea da esparru horretan eta, ikasleen artean harrera bikaina izan zuen Zibersegurtasunari buruzko hitzaldia eskaini zuten.

Jardunaldia osatzeko, berrikuntzari, zientziari eta teknologiari buruzko  Global Innovation Day ekimenaren azken edizioko panelen erakusketa eskaini eta ikasle eta irakasleek Parkeko Optimus 3D enpresa bisitatu zuten. Enpresa hori BIC Araban dago eta bertan Industria 4.0ko beste alderdietako bat, fabrikazio gehigarria, gertu-gertutik ezagutzeko abagunea izan zuten.

Partekatu

Beste berri batzuk