Parkeak musika Vitoria-Gasteizko erdigunera eramaten du!

Parkeren eskutik, gozatu berriro musika onaz eta konpainia onenaz! Parke Green Sessions Dublin kafetegiko terrazan, Andre Maria Zuriaren plazan itzuli dira.
Maiatzaren 22ean, ostegunean, 19:30etatik aurrera, Aldakan izango dugu gurekin. Sarrera librea eta irekia da interesa duten guztientzat, Parkeko enpresetako langileak izan edo ez.
Ekimen hau BeParke Klubaren bitartez Euskadiko Parke Teknologikoko 6 Campusetako langileei zuzenduta dauden jardueren artean kokatzen da.
Etorri musikaz eta giro onez beteriko arratsalde batez gozatzera!
BeParke Kluba
BeParke Kluba Euskadiko Parke Teknologikoaren bihotzean aisialdia eta gizarte-harremanak ulertzeko modua irauli duen proiektua da.
Kirol-txapelketak, sukaldaritza-tailerrak eta ardo-dastatzeak, besteak beste, askotariko ekitaldiak eskaintzen ditu KLUBAk, parkeko langileek harremanak sendotzeko eta aisia-une paregabeez gozatzeko aukera izan dezaten. Futbola, padel, txirrindularitza, afterworks eta mindfulness saioek pertsonak lan-eremutik kanpoko giro lasaian konektatzea ahalbidetzen dute.