Parkearen balorazio-inkestaren emaitzak 2010
Arabako Teknologi Parkeak bezeroei eskaintzen dizkien zerbitzuei buruzko urteko ebaluazioa egin du, 2010ko ekitaldiari dagokiona.
Arabako Teknologi Parkeak bezeroei eskaintzen dizkien zerbitzuei buruzko urteko ebaluazioa egin du, 2010ko ekitaldiari dagokiona. Balorazio orokorra 7.75/10 da, azken urteetako puntuaziorik altuenetakoa.
“Inguruaren egokitasuna zure enpresarentzat” atalean jaso duen puntuazioa nabarmen ageri da, 8,2/10, horrek esan nahi du enpresek oso ongi irizten diotela Arabako Teknologi Parkeari, bertan kokatzeko eta balio erantsi handiko zerbitzuez gozatzeko ematen duen aukeragatik.
Emaitzek agerian uzten dute, beraz, Parkearen politika egokitu egiten dela bezeroen eskarietara eta 2010an zehar egindako jardunek, emandako zerbitzuak hobetzera eta bezeroen beharrak asetzera zuzendutakoak, beren helburuak iritsi dituztela.
Jasotako emaitza bikaina, etengabeko hobekuntza politikari zor zaio eta baita Parkeko langileek bezeroen eskaerei erantzuteko egiten duten ahalegin iraunkorrari ere, bezeroak baitira lehentasun.
Politika hau urte guztian zehar hedatzen da, horregatik bezero guztiei gonbitea egiten diegu, nahi duten momentuan, egin daitezkeen hobekuntzen berri guri helaraz diezaguten, Parkeko arduradunekin harremanetan jarriz. Era horretan, orain arte bezala, Parkeak ematen dituen zerbitzuak hobetuz joango gara, aurrera ere kalitatezko eta erreferentzia-inguru izan dadin.