Parkeen Sarea aurkeztu zaie BIND 4.0 programan parte hartu duten startup enpresei

Bizkaia

Euskadiko Parke Teknologikoen Sareko Negozio Garapen eta Marketineko zuzendari Raquel Ubarrechenak Sarea osatzen duten hiru Parkeak aurkeztu dizkie II. BIND 4.0 programan parte hartu duten 30 startup-ei

IMG_20180302_135249Euskadiko Teknologia Parkeetan kokatuta egoteak dakarren balio bereizgarria aipatu du Ubarrechenak. Gaur egun 511 enpresek osatzen dute Parkeen ekosistema, eta inguru berritzaile ezin hobe bilakatu da enpresen garapenerako. Parkeek enpresen eta instituzioen arteko lotura ezartzen dute eta askotariko sektoreak biltzen dituzte. Horrenbestez, sinergia zein negozio-aukera berriak sortzeko eta ezagutza eskualdatzeko guneak dira. Bertako ekosistema bizia aurkeztu ondoren (lanerako gune natural berdingabeak, balio erantsi handiko zerbitzuak, etab.), Euskadiko Parkeak balio-kate ezin hobea direla gogorarazi zuen Ubarrechenak.

BIND 4.0

4.0 industriako teknologia berrietan oinarritutako soluzioak baliatuz (Big data, errealitate birtuala/areagotua, robotika kolaboratiboa, zibersegurtasuna, Internet of things, 3D inprimaketa…), fabrikazio aurreratuaren, energiaren eta osasunaren alorretako startup onenen garapena sustatzea da BIND 4.0 ekimen internazionalaren asmoa. Programa horri esker, gainera, Euskadi ekintzailetza industrialeko mapan kokatzen da.

Partekatu

Beste berri batzuk