“Partekatu Autoa” ekimenak 189 erabiltzaile izan ditu 2011ko urtarrilean
– 2008.urtean abiarazi zuen proiektu hau Bizkaiko Teknologi Parkeak, autoaren erabilera arrazoizkoagoa bultzatzeko, ibilgailu pribatua partekatzearen bidez.
– Batez ere Gasteiz eta Donostia eta Bizkaiko Teknologi Parkearen arteko joan etorriak egiteko erabiltzen da.
Bizkaiko Teknologi Parkeak 2008.urtean abiarazi zuen “Parketatu Autoa” ekimena, hain zuen ere Parkean sortutako Mugikortasun Foroaren barruan egindako ausnarketen ondorioz. Autoaren erabilera arrazoizkoagoa bultzatzeko asmoz, honako helburu hauek ditu egitasmoak:
– Parkean lan egiten duten pertsonen joan etorrietarako beste aukera bat eskaintzea, mugikortasun iraunkorra kontutan hartuz.
– Ibilgailu pribatuek sortutako energiaren kontsumoa eta kutsadura gutxitzea.
– Espazio publikoaren erabilera hobetzea.
2011ko urtarrilean, 189 pertsonak erabili dute programa hau Bizkaiko Teknologi Parkerako joan etorriak egiteko, gehienak Donostia eta Gasteiz eta Parkearen arteko joan etorriak egin dituzte, baina baita beste herri batzuen eta Parkearen arteko bidaiak egiteko ere, hala nola Eibar, Ermua, Guriezo, Getxo, Trapaga, Solares eta Legutio. Joan-etorrien gehiengoa lan-bidaiak izan dira.
Bizkaiko Teknologi Parkearen web gunea da ekimenaren abiapuntua: bertan erabiltzaile batek bere antzeko bidaia egiteko izena eman duten pertsonak aurkitu ahal izango ditu, bakoitzaren ezaugarriekin (autorik ote duten, bidaiaren arrazoia etabar.) eta zuzenean beraiekin harremanetan jartzeko aukera du, posta elektronikoz, inolako bitartekaririk gabe.