Pasaban, IK4-TEKNIKERen erakunde kolaboratzaile berria

Gipuzkoa

InstalacionesTEKNIKERGipuzkoako Pasaban enpresak, papera eta kartoia prozesatzeko goi-teknologiako makinaria fabrikatzen duenak, hitzarmen bat sinatu du IK4-TEKNIKERekin, eta, horren bidez, zentro teknologikoaren erakunde kolaboratzaile izango da.

Lankidetza horrekin, IK4-TEKNIKERek sendotu egin du lotura euskal industriako erreferentzia-enpresa batekin, zeinarekin konbergentzia handia baitu ikuspegi teknologikoari dagokionez; gainera, atea ireki dio zentro teknologikoaren gobernu-organoetan parte hartzeko hautagai izateko aukerari.

Pasabanek bere ekoizpenaren %95 esportatzen du 40 herrialde baino gehiagora, eta salmentetan liderra da bere sektorean, nazioarteko merkatuan. Kokapen horri esker lortu du paper eta kartoiaren akabera-prozesuetarako ekipoen sektoreari dagokionez munduan aktibo dagoen makineria gehiena Pasabanek egindakoa izatea.

Pasaban IK4-TEKNIKERen erakunde kolaboratzaile bilakatzea estrategikoa da zentroarentzat, industria-sektore global batean duen lidergo horrek aukera emango baitio zentroari jakiteko zer behar dituen nazioarteratutako enpresa batek, zeinak teknologia erabat eguneratua izan behar baitu lehiarako abantailari eusteko.

Era berean, hitzarmena sinatzea beste urrats bat da ikerketa, aplikazio teknologikoa eta enpresen berrikuntza gerturatzeko asmotan bi erakundeak pixkanaka egiten ari diren gerturatze estrategikoan.

Erakunde kolaboratzaile izanda, Pasabanek zuzenean ezagutuko ditu berarentzat lehentasunezkoak diren IK4-TEKNIKERen garapenak eta estrategiak; gainera, zentro teknologikoak enpresaren plan estrategiko zehazten lagunduko du, aditu gisa eta Pasabanen interesguneetako antena teknologiko gisa jardunda.

 

 

Bestetik, IK4-TEKNIKERen patronatua berritzeko hauteskunde-prozesuan parte hartzeko eskubidea ere ematen dio Pasabani erakunde kolaboratzaile izateak. Bi urtez behin berritzen da patronatua.

Bi erakundeek irailean gauzatu dute akordioa, Gustavo Lascurain Pasabaneko zuzendari nagusiak eta Alejandro Bengoa IK4-TEKNIKEReko zuzendari nagusiak sinatutako hitzarmenaren bidez.

Horrenbestez, enpresa hauek osatzen dute orain zentroaren erakunde kolaboratzaileen taldea: Aernova Aerospace, Alfa Lan, Doimak, Egile Corporation, Etxe Tar, Fagor Automotion, Gamesa, Goialde, Goizper, Goratu, Ibermática, Indefunsa,  Jaureguizar, Kutxa, Lazpiur, Maser, Zigor, eta, jakina, Pasaban.

IK4-TEKNIKER

Teknologia aplikatuaren ikerkuntzan eta hura enpresetara transferitzen 30 urteko esperientzia izanik, IK4-TEKNIKER zentro teknologikoak, teknologia sozialaren eta osasunaren teknologiaren garapenean aurrera egiteaz gain, espezializazio-maila altua lortu du lau eremu handitan (Doitasun Ingeniaritza eta Mekatronika, Gainazalen Ingeniaritza, Ekoizpen Ingeniaritza eta Automatizazioa, eta Fabrikazio Teknologiak). Horri esker, enpresen eta gizartearen zerbitzura jar dezake bere teknologia, punta-puntakoa.

Partekatu

Beste berri batzuk