Paul Urkijo “Errementari” filmatzen ari da Arabako Teknologia Parkean

Araba

Filmaketa-lanak aste honetan egingo dituzte Parkeko eraikin nagusietako batean

Urkijoren filma arabarrez, XIX. mendean Araban hitz egiten zen antzinako euskaraz, filmatuko dute

ERREMENTARI-cartelofinFROGA_txikiPaul Urkijo zinemagile arabarrak Arabako Teknologia Parkea hautatu du bere lehen film luzeko, “Errementari” laneko, eszena nagusi batzuk filmatzeko. Aste honetan, beste behin, Parkea izango da film bat grabatzeko hautatutako tokia bertako eraikin bereziei eta ingurune zainduari esker.

Oraingoan, arabar kutsu handiko proiektua da. Filmaren zati handi bat Araban filmatzeaz eta zuzendaria arabarra izateaz gain, nabarmendu beharrekoa da “Errementari” lana arabarrez, XIX. mendean lurralde hartan hitz egiten zuten antzinako euskaraz, filmatuko dutela.

Gainera, filmaren produkzio- eta zuzendaritza-taldeak Arabako Teknologia Parkeko instalazioak aukeratu ditu filmaketan “lanetarako” base gisa.

Arabako Teknologia Parkea proiektuaren laguntzaileetako bat izango da. Bestalde, Eusko Jaurlaritzak, hiru foru-aldundiek eta ETBk emandako laguntza ekonomikoa ere jaso du.

Partekatu

Beste berri batzuk