Pedro Miguel Etxenike Parkeko Solasaldiak-Conversaciones de Parke ekimeneko protagonista
Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkearekin eta Adegirekin batera beste behin ere antolatu dira Parkeko Solasaldiak, non Gipuzkoako enpresa zein instituzioetako ordezkari askok parte hartu duten
Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkeko eraikin nagusiak berriz ere hartu du Parkeko Solasaldiak-Conversaciones de Parke ekimena. Parkeak berak eta Adegik laugarrenez antolatu dituzten solasaldietako protagonista Pedro Miguel Etxenike izan da, Materia Kondentsatuaren Fisikan katedraduna UPV/EHUn eta Donostia International Physics Center (DIPC) zentroko presidentea.
Talentua izan da jorratu den gaietako bat. Hala, “talentua erakartzeak, atxikitzeak, zaintzeak eta bai erakarpena bai atxikipena ereiteak” duten garrantzia azpimarratu zuen adituak.
Bestalde, Etxenikek baieztatu zuenez, “baikortasuna, zintzotasuna, epe luzerako lana, arriskurako gogoa, talde-lana, gardentasuna, komunikazioa eta, oro har, giza baloreak” aplikatu behar dira enpresa-munduan.