Pedro Oyarzabal ELKARGIko Kontseilari Ordezkari berria
- Bere izendapenarekin lehen exekutibo gisa, euskal finantza erakundearen zuzendaritzako transizio prozesuari amaiera ematzen zaio.
- Urtarriletik, ETEen finantzazioan liderra den sozietateko Zuzendari Nagusia zen.
ELKARGIko Administrazio Kontseiluak, bere atzoko bileran, Pedro Oyarzabal Kontseilari Ordezkari izendatu zuen, iragan apirileko Batzar Nagusitik Kontseilari bezala hautatua bazegoena jadanik. Konpainiaren lehen exekutibo gisa kontsolidatu ostean, zeinean orain dela urte bat lanean hasi zen Jesús Alberdi ordezkatzeko, euskal finantza erakundearen zuzendaritzako transizio prozesuari amaiera ematen zaio.
Pedro Oyarzabal Guerricabeitia (Bilbao,1960) ezkondua eta bi semekin, Zientzia Ekonomiko eta Enpresarialetan Lizentziatua da Deustoko Unibertsitatetik eta bertako irakaslea ere izan da. Bere ibilbide profesionala Banco de Bilbao eta Unilever multinazional anglo-holandarrean hasi zuen, Ingalaterratik berriro ere BBVAra itzultzeko, bere Industria Korporazio batetako Zuzendari Nagusi bezala. Aipatu bankua Bodegas y Bebidas enpresaren akzionista zela, honen Kontseilari Ordezkaria izan zen, eta ondoren Allied Domecq multinazionalera saldu ostean, ingalaterrako multinazional honekin jarraitu zuen Bodegas y Bebidas zein Bodegas Domecq-eko Presidente bezala, eta baita, bere sektorean mundu mailan bigarren den konpainia honen Europarako Lurralde Zuzendari bezala ere.
Bere finantza eta industria esparruetako ibilbide profesional zabalean, Espainian paperaren sektorean liderra den ENCEko Kontseilari Ordezkaria izan da eta baita, PwC-eko Espainiarako Seniour Counsellor ere izan da, 2012ko maiatzean ELKARGIn lanean hasi arte. Urte hauetan guztietan, enpresa ezberdinetako Kontseilaria izan da; besteak beste, Bodegas Age, Kas, Conelsa (Helados Miko), Avidesa edota Conservas Garavilla. Espainiako Ardo Federazioko Presidentea ere izan da.
ELKARGI, enpresa txiki eta ertainen finantzazioan liderra den euskal finantza erakundea, iragan martxoan indarrean sartu eta erantzun oso ona edukitzen ari den Eusko Jaurlaritzaren finantza laguntza programa aurrera ateratzen buru-belarri dago. Interesa azaldu duten 900 enpresa baino gehiagori erantzuna eman zaie, 350 espediente tramitazioan daude eta beste 140 onartu dira jadanik. Indarrean sartu diren eta onartuta dauden eskarien zenbatekoa, oro har, 100 milioi euro baino gehiagokoa da. Datu honek, aipatu programa orain gutxi indarrean jarri zela aintzat hartuta, neurria oso positiboa dela adierazten du. ELKARGIk finantzazio plan honi aurre egiteko, %14a baino handiagoa den kaudimen-koefizientea mantentzen jarraitzen du.