“The Team Talks” hitzaldia Basque Culinary Centerren

Hurrengo ekainaren 11n eta 12an Basque Culinary Centerren emango da “The Team Talks” hitzaldia, Mondragon Team Academy eta taZEBAez enpresak antolatuta. Bertan, intraekintzaileez osaturiko hainbat taldek euren esperientziak, proiektuak eta enpresa-erronka berriei nola aurre egiten dieten izango dute hizpide.

Enpresa profil anitzek parte hartuko dute, egoera ezberdinekin eta intraekintzailetzari ikuspuntu ezberdinetatik aurre ematen dietenak, modu natural eta proaktiboan, behar bati aurre egin behar zaionean edo euren bezeroek planteatzen dieten aukera berriaren aitzinean erreakzionatuz.

Egungo egoera sozioekonomikoak aldaketa behar du enpresen barruan, alegia, ohitura, negozio-eredu eta abarren aldaketa. Enpresen esperientziatik abiatuta, besteren artean, CAF, Wayra, Ner Group, Init eta Batz, gogoetarako, elkarrizketarako eta lankidetzarako esparrua ezarri nahi du hitzaldiak intraekintzailetzari dagokionez. Horregatik gainera, elkarrekin modu parte-hartzailean lan egiteko eta sormenerako lekua ezarri da.

Ekitaldiari buruzko informazio gehiagorako: www.theteamtalks.com