Peruko Industria Ministroak Parkea bisitatu du

Gipuzkoa

Ministro Industria Peru_PCTGGipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkeak Peruko Industria Ministroaren bisita jaso zuen joan den ostiralean, otsailaren 20an. Piero Ghezzi, ministroaren bisitak Euskadiko Zientzia eta Teknologia egitura eta arlo honetan Eusko Jaurlaritzak bultzatutako politikak ezagutzea zuen helburu: hastapenetik hasi eta orain arte izan duen bilakaera, egungo egoera eta etorkizuneko erronkak.

Horrenbestez, Euskadiko Parke Teknologikoak bertatik bertara ezagutu nahi izan zituen, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza sareko zutabe garrantzitsuenetakoa direnez gero. Miramonera egindako bisitan, Parke Teknologikoa ezezik, bertan kokatutako hainbat enpresetara ere joan zen ministroa, besteak beste Vicomtech-IK4 eta Tecnalia.

Partekatu

Beste berri batzuk