Peruko Lehen Ministroa Arabako Teknologi Parkean

Bizkaia

  • Euskadira egiten ari den bi eguneko bidaian kokatzen da bisita hau.
  • Peruko Gobernu Buruak interes berezia erakutsi du Euskadiko Parke Teknologikoen bilakaera eta etorkizuneko erronkak ezagutzeko.

Juan Jiménez Mayor, Peruko Lehen Ministroak, besteak beste Kanpo Merkataritza eta Turismo Ministroa, Plangintza Estrategikorako Zentro Nazionaleko Presidentea eta Peruk Espainian duen Embaxadoreak lagunduta, Arabako Teknologi Parkea bisitatu du, Euskadira egiten ari den bi eguneko bidaia ofizialaren barruan.

Lehendakariarekin eta Legebiltzarreko Presidentearekin bildu ondoren iritsi da Peruko ordezkaritza Arabako Teknologi Parkera; Arantza Tapia Sailburuak eta Jose Miguel Corres, euskal Parkeen Sareko Presidenteak egin die harrera atarian; bertan izan dira Gobernu Ordezkaria, Arabako Sustapen Ekonomikorako Diputatua, Gasteizko Udaletxeko Alkate ordea eta Eusko Jaurlaritzako hainbat Sailburuorde eta Zuzendari.

Peruko ordezkaritzak berak eskatutako bisita izan da; izan ere, Euskadiko Parke Teknologikoen sorrera eta bilakaera bertatik bertara ezagutzeko interes handia izan dute Lehen Ministroak eta berarekin etorritako ordezkariek. Jose Miguel Corres izan da, Eusko Jaurlaritzaren industria politikaren barruan euskal parkeek bizi izan dituzten garai desberdinak eta egungo egoera azaltzeaz arduratu dena.

Parkeko eraikin nagusian egin den batzar honen ostean, CIC energiGUNEra joan dira Peruko ordezkaritza eta bertoko ordezkariak; Energiaren ikerketarako zentroko zuzendari den Jesus Maria Goirik eman die zentroan egiten den ikerketaren berri.

Partekatu

Beste berri batzuk