Pilates klaseak ammma Donosti – Miramonen
Mugikortasuna, kontrol motorra eta egonkortasuna hobetzera bideratutako klase kolektiboa.
Ammman lanean ari dira gorputzari funtzionaltasuna itzultzeko, gorputza hobeto prestatuta egon dadin gure egunerokotasunaren eskakizunetarako.
- Klaseak: astelehena – asteazkena / asteartea – osteguna 13:00etatik 14:00etara.
LESIOEN PREBENTZIOA
Biologikoki gure gorputza mugitzeko diseinatuta dago. Gorputzaren sistema eta organismo guztiak elkarrekin erlazionatuta daude, eta mugimendua behar dute modu ezin hobean lan egin dezaten.
Sedentarismoak eta ordenagailuaren aurrean eserita ematen ditugun lanaldiek ez dute gure gorputza hobetzen.
Nahiz eta jarrera-higiene ona izan, muskulaturak eta artikulazioek sufritu egiten dute denbora luzez jarrera berari eusten badiogu.
Horregatik, garrantzitsua da eserita gaudenean gehien mintzen diren gorputz-atalak aktibo mantentzea, hala nola bizkarra, lepoa, sorbaldak eta hankak.
Beti errepikatuko dugu mugimendua bizitza dela!
KONTAKTUA
943 457 800
info@ammma.es
Mikeletegi, 73B Lokalak 305-308