Portugaleko AIMinho enpresa-elkarteak Bizkaiko ZTP bisitatu du

Bizkaia

Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkeak Portugaleko AIMinho enpresa-elkartearen bisita jaso du. Sektore anitzetan jarduten duen eskualde mailako elkartea da, 1975ean eratu zen eta 2.000 enpresa inguru biltzen dira bertan. Gaur egun, Portugaleko enpresa-elkarte nagusienetakoa da, eta honako hauek eskaintzen ditu, besteak beste: aholkularitza juridikoa; lan, zerga eta merkataritza esparruan kontseilaritza; atzerriko inbertsioa, eta baita industria jabetza eta eraikuntza zibilerako baimenak ere.

Parkera egindako bisita horren funtsean industriarekin lotuta dauden Portugal iparraldeko lau udalez osatutako (Barcelos, Braga, Vila Nova de Famalicão eta Guimarães) sarearentzako gobernamendu eredu egokiena zehazteko proiektua dago. Sare horrek 36 industria- eta enpresa-parke hartzen ditu bere baitan. Proiektuaren osagaietako bat zera da: parkeen sare bidezko kudeaketan eta haiek gobernatzeko ereduan izandako praktika onen behaketa eta analisian oinarritutako nazioarteko konparaziozko ebaluazioa egitea.

Partekatu

Beste berri batzuk