PTGaraiak bere eraikin nagusiaren inaugurazioaren XV. Urteurrena ospatu du; GARAIA

GARAIA eraikinean atzo ospatutako urteurrenak, agenteen, hezkuntza-zentroen. Inguruko enpresen eta bazkide kolaboratzaileen ordezkaritza handi baten presentzia izan du, horien artean; MONDRAGON Korporazioko lehendakaria den Iñigo Ucin, Eraldaketa Digitalaren eta Ekintzailetzaren Zuzendaria Leyre Madariaga; Ekonomia Sustapeneko Zuzendari Nagusia Iker Estensoro; Arrasateko Alkatea Maria Ubarretxena; eta anfitrioi bezala GARAIA Parke Teknologikoko, Mikel Alvarez lehendakaria

Idurre Albizu, PTGARAIAko Negozio Garapeneko eta Komunikazio arduradunak, ekitaldiari hasiera eman dio, bertaratutakoei ongi etorria eginez eta Parkeko bazkide kolaboratzaileen ordezkariei eszenatokira gonbidatuz.

Iñigo Ucin: “MONDRAGONen uste dugu hemen, Garaia Parke Teknologikoan, lortutakoa arrakastatsua dela. Esan behar dugu, halaber, arrakasta hori oraindik partziala dela, asko dagoela egiteko, asko dagoela lortzeko, eta, horretarako, aukera aprobetxatu behar dugu orain arte izan dugun lankidetza eskatzeko eta lankidetza hori izaten jarraitzeko, batez ere erakundeena, Parke hau Euskadiren erdian dagoela gogorarazteko. Eremu hau ondo komunikatuta dago eta, zorionez, denbora gutxian hobeto egon daiteke. Guztiok gogora dezagun Garaia hemen dagoela, gauza gehiago sortzeko aukera dugula; ezagutza, harremanak, aberastasuna sortzeko aukera dugula, eta ez bakarrik ikuspegi ekonomikotik, baita aberastasun hori hobeto banatzeko eta enpresa-proiektu bat izateko ere, baina baita soziala ere”.

Bazkideen agurren ondoren, PTGaraiak komunitateari ahotsa eman dio, hurrengoak batu dituen mahai inguru batekin: Edorta Herce, Ategiko zuzendari nagusia; Idoia Apraiz, Galbaiango lehendakaria; Mariaje Zabaleta, GSRko zuzendari nagusia; eta Naiara Telleria, Kiro Grifolseko farmaziako zuzendaria.

Naiara Telleria: “Parkea gai izan da talentua eta ideia berritzaileak erakartzeko eta horretaz gain bertako espazio zabalak eta komunak ematen digute ideia horiek garatzeko eta bultzatzeko eta kanpora zabaltzeko aukera. Jendeak badaki hemen balio handiko gauzak egiten direla”.

Jardunaldiak berrikuntzari buruzko solasaldi batekin jarraitu du, Mikel Alvarez PTGaraiko presidenteak zuzendua. Lander Beloki Mondragon Unibertsitateko Enpresagintza Fakultateko dekanoak eta Carlos Garcia Mondragon Unibertsitateko Ingeniaritza Fakultateko zuzendari nagusiak parte hartu dute. Parkearen sorreraren zergatiari eta etorkizunerako helburuei buruzko gogoetaz betetako hitzaldia, batez ere berrikuntza, lankidetza eta ezagutzara bideratua.

Ekitaldiari amaiera emateko, XV. urteurrena ospatzeko antolatu diren argazki eta marrazki lehiaketen sariak banatu dira. Olaia Gonzalez arrasatearrak irabazi du argazki-lehiaketan eta Alixe Ojea oñatiarrak marrazki-lehiaketan. Bi lehiaketetarako jasotako lan guztiak GARAIAko Itxaropena korridorean daude ikusgai.