Querétaro Estatuko (Mexiko) ordezkaritza, urteko lehenengo bisita internazionala Bizkaiko Parkera
Mexikoko Querétaro Estatuko ordezkaritza batek Euskadi bisitatu du, euskal erakunde batzuen aurrerabideak, ezarpena eta kudeaketa-eredua zuzen-zuzenean ezagutzeko. Iñigo Urkullu lehendakariak hartu ditu Querétaroko gobernadore Francisco Dominguez, Garapen Jasangarriko idazkari Marco Antonio del Prete eta Barne Arazoetako bulegoko buru Luis Bernardo Nava.
Era berean, Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkeak harrera egin die ordezkaritza queratarraren gainerako kideei, besteak beste, enpresa-garapeneko zuzendariari, Kluster Aeroespazialeko presidenteari eta harreman publikoetako koordinatzaileari. Cristina Andrések, Parkeko Berrikuntzako zuzendariak, Parkearen berezitasunak, kudeaketa, ezarpena eta duela hogeita hamar urtetik ona gauzatzen ari diren berrikuntza-lanak jakinarazi dizkie; izan ere, nazioko zein nazioarteko erreferentzia bilakatu da Parkea.
Topaketaren ondoren, ordezkaritzak bilerak egin ditu Euskal Nazioartekotze Partzuergoarekin, Euskadiko Aeronautika eta Espazioko Klusterrarekin eta baita hainbat enpresetako ordezkariekin ere.
Azkenik, eta Bizkaia utzi aurretik, Bilboko alkate Juan Mª Aburtorekin egoteko aukera izan dute bisitariek.