Radio Vitoriako “Plaza Nueva” irratsaioan Arabako Teknologia Parkeari eskainitako tartean Geotech Gestion Espacial enpresak hartuko du parte.
Datorren uztailaren 12an, Radio Vitoriako “Plaza Nueva” irratsaioan Parkeari eskainitako tartean Geotech Gestión Espacial enpresak hartuko du parte, Vicente Lopez bazkide fundatzailearen eskutik.
Geotech 1990an eratutako enpresa bat da eta beraren lan-adar nagusiak ondokoak dira: ingurumena, non ingurumen-inpaktuaren gaineko ikerketak eta ingurumen-aholkularitza garatzen diren; GIS arloa, non GIS tresna eta aplikagarriak, programazioa, kartografiaren sorkuntza, arloaren inbentarioa, esazio-geoerreferentzia garatzen diren, etab. Enpresa honek lantzen duen beste arlo bat turismoa da, turismo jasangarria eta ingurumenarekiko begirunetsua denarekin lotutako ekimenak martxan jarri dituelarik. Irratsaioan, Geotechek bere hamahiru urtetako bizitzan arlo honen barnean garatu dituen proiektu gailenenetako batzuk aurkeztuko ditu.