Radio Vitoriako “Plaza Nueva” irratsaioan parkeari eskaintzen zaion tartean Giroak hartuko du parte
Arabako Teknologi Parkea, 14/06/2012
Giroak Espainian aitzindariak diren proiektuak daramatza aurrera, esaterako, 400 etxebizitza baino gehiagorentzako den Orozkoko berokuntza-sarea eta nagusiki biomasaren energian oinarritutako produkzioaren bidezko beste hornikuntza batzuk. Baita Bartzelonako proiektua ere, biomasaren bidezko hotz (portuko gasifikazio-sistemen berrustiapenaren bidez) eta beroarekin, Espainiako handiena dena.
GIROA 25 urte baino gehiagoko esperientzia duen energia eta ingurumenaren kudeaketarako zerbitzuen enpresa bat da, batez ere izaera ezberdineko eraikuntza, instalazio eta guneen mantentze, kontserbazio eta moldaketara dedikatzen dena, berauen erosotasuna, errendimendua eta segurtasuna hobetzeko helburuarekin, ahalik eta gastu ekonomiko eta ingurumen-gastu txikiena izanik.