Rail Live 2019 azokan izango da Ceit-IK4
Ceit-IK4 zentroak eta MainRail erakundeak trenbideetako azpiegituren mantentze-lanetarako soluzio teknologikoak erakutsiko dituzte BECen.
Martxoren 5etik 7ra egingo da Bilbon Rail Live 2019, trenbideen industriako teknologia eta berrikuntzari begirako azokarik garrantzizkoenetako bat. Trenbidearen industriako eragile eta profesionalek hainbat esperientzia, praktika egoki eta berrikuntza partekatzeko topagune azpimarragarriena izango da, zalantzarik gabe.
Kongresu honetan soluzio teknologikoak erakusteko stand-a izango dute Ceit-IK4 eta MainRail erakundeek.