RenHacer Jaialdiko kontzertu solidarioak
Columbus Fundazioak antolatuta eta Euskadiko Parke Teknologikoaren laguntzarekin, kontzertu hauek RenHacer Jaialdiaren barruan kokatzen dira, gaixotasun arraroak dituzten adingabeen bizitza aldatzea helburu duen ekimenaren barruan. Diru-bilketarekin abangoardiako saiakuntza kliniko bat egingo da Gipuzkoan SPG50 gaixotasun arraroarentzat.
Parkeren laguntzari esker, bertan dauden enpresetan lan egiten duzuen pertsonen eskura sarrera libreak jar daitezke ekitaldi horietara joateko eta aukera paregabeaz gozatzeko.
(kontzertu bakoitzerako 2 sarrerako 10 pakete eskuragarri)
Gehienez 4 aldiz eman dezakezu izena (bat kontzertu bakoitzeko). Zozketak egiteko hurrenkera errespetatuz egingo dira. Saridunak hurrengo zozketetatik kenduko dira.
Izena emateko epearen amaiera:
Irailak 10, igandea
12: 00ak arte
Eta, gainera, zuk edo zure enpresak, sarrera gehiago erosiz edo dohaintzaren bat eginez parte hartu nahi baduzue, hemen egin dezakezue: