“ROCHE: lankidetzarako aukerak” Euskadiko Parke Teknologikoen Sarean

Gipuzkoa

Euskadiko Parke Teknologikoen Sareak jardunaldi-topaketa bat antolatu du Gipuzkoako Parkean. Besteak beste, María Bobadilla doktore, Roche multinazionaleko zuzendari senior eta Global Business-ko kideak parte hartu du

roche fotoParkeen Sareko zuzendari nagusi Itziar Epalzak eman dio hasiera jardunaldiari. Haren hitzetan, “biozientzien eta osasunaren sektorea lehentasunezko ardatza da euskal politika industrial zein zientifikoan”.

Topaketaren helburua ere gogorarazi nahi izan du: “Roche multinazionalaren dibisio farmazeutikoaren eta gure Parkeetako sektore bioteknologikoaren arteko sinergiak sortzea, eta jada dauden sinergiak aprobetxatzea”.

Eusko Jaurlaritzako Garapen Ekonomiko eta Azpiegituretako Sailaren politiken giltzarrietako bat da Euskadiko Parke Teknologikoen Sarea da. Hortaz, negozio-aukerak sortzeari begira, indarrak eta helburuak metatu nahi ditu Sareak.

Zuzendari nagusiaren mintzaldiaren ondoren, Roche Partnering Innovation unitatean gauzatzen ari diren garapen komertzialeko eta kudeaketako jarduerak aletu ditu María Bobadillak: ikerketan diharduten instituzio publikoen hasierako berrikuntzak erakartzeko jarduerak, unibertsitateko spin-off enpresak eta bioteknologiaren sektoreko enpresa sortuberriak. Zenbait eredu komertzial oinarri hartuta, proiektuen garapena babestea da jarduera horien helburua, baita jardunaldi-topaketarena ere.

ALDEBIKO BILERAK

Sareko enpresetako ordezkariek, gainera, hainbat bilera izan dituzte María Bobadilla doktorearekin, lankidetzarako proposamen posibleen gaineko ikuspuntuak partekatzeko.

Partekatu

Beste berri batzuk