Runloc, Behobia-San Sebastián-eko korrikalariak denbora errealean jarraitzeko dagoen aplikazio bakarra
Aurten ere, Runloc Behobia-San Sebastián lasterketan egongo da, aplikazioak korrikalariak geokokatzen ditu hauek eramaten duten chip-a erabiliz, GPS sistemak erabili gabe.
Euskal ingeniari gazteak diseinatutako algoritmoa
Runloc-ek korrikalarien chip-a eta Akting ingeniaritzak diseinatutako algoritmo propioa erabiltzen ditu. Algoritmoak, aurreko urteetako datuak, orografiaren informazioa eta korrikalarien erritmoa kontuan hartzen ditu, guzti hau GPS sistemak erabili gabe.
Jarraipena egiteko aukera ezberdinak
Runloc-ek korrikalarien jarraipena egiteko aukera ezberdinak ematen dizkigu. Alde batetik, mugikorrentzako App-a daukagu, doakoa da eta Google Play naiz Apple Store-an aurkitu dezakegu. Bere web orrialdetik ere runloc.com informazio guztia eskuratu dezakegu eta baita Behobia- San Sebastián-eko web ofizialetik.
Lehengo urteko edizioaren datuak
Lehengo urtean Runloc-ek 23.493 erabiltzaile berri izan zituen, 84.000 sesio baino gehiagorekin eta Xabi Alonso eta Carles Castillejo izan ziren korrikalari jarraituenak.