SARENET enpresak 250 kolaboratzailetik gorako sarea osatu du internet, cloud eta telefonía zerbitzuetarako

Bizkaia

Sistema integratzaile eta banatzaileen zeharkako salmentek dagoeneko enpresaren fakturazioaren %25a suposatzen dute

Zuntz Optikoaren estaldura, estatu-mailan erabilgarria, 4G automatiko babes zerbitzuarekin eskainita, bezero eta kolaboratzaile sarearen beharrizanetarako.

thSarenet Internet zerbitzuen hornitzaileak, enpresetan espezializatua eta egun estatu mailan jarduera garatzen dutenen artean esperientzia gehien duenak, 250 kolaboratzailetik gorako sarea osatu du. Salmentak,  sare honen bitartez handitzearen estrategia orain dela bi urte ezarri zen. Harrezkeroztik, zeharkako salmentek fakturazio osoaren %25a suposatzen dute, urteko hazkundea %84a izanik.  Orokorrean, sarearen %52a zerbitzuak integratzen dituzten enpresa espezializatuetan oinarritzen da, beste %48ek aldiz, banatzaile perfila dutelarik.

Bitartekari estrategiak onarpen zabala izan du, batez ere, eredu kolaboratibo eta malgu batean funtsatua izan delako, inolako iraupen-konpromezu edo esklusibitate eskakizunik gabe. Kostuak aurreztea ere funtseskoa izan da, bai kode-irekian oinarritutako Cloud soluzioak ezartzearen ondorioz baita azpiegitura eta telefonia kontsumoetan ere. Zerbitzu hauen funtzionamendu egokia bermatzeko, konpainiak kalitate handiko internet  konexioak eskaintzen ditu.

Sarenet enpresaren lehentasuna bere jatorritik dator: goi-mailako teknologia, bezeroarekin konpromezu bikaina eta esperientzia handia komunikazio enpresarialetan, hauek baitira epe luzeko sinergiak eta bezeroekin harremanak garatzea ahalbideratzen dituzten arrazoiak.

Sareneten ezaugarri bereizletariko bat, kolaboratzailearekin egiten duen elkarlana da, heziketa, aholkularitza saioak antolatuz eta gertuko soporte zerbitzu pertsonalizatua eskainiz. Kolaborazio tekniko-komertziala ere garrantzitsua da, batez ere proiektu konplexuetan, bezero bakoitzari aldakorrak diren beharrizanetara egokituriko proposamenak eskeiniz.

Zuntz zerbitzuen estaldura estatu-mailan.

Kolaboratzaile sareak bere zerbitzuak eskaini ahal izateko beharrezkoa duen azpiegitura errazteko helburuarekin, Sarenet enpresak zuntz optikoaren eskaintza estatu mailan zehar zabaldu du; 4G automatiko babes zerbitzua ere erantsi da, zuntzarekin edozein intzidentzia izanez gero, enpresek normaltasunarekin lan egiten jarrai dezaten.

Udaren amaieran, kolaboratzaile berriak ezagutzeko asmoarekin, Sarenetek jardunaldi desberdinak antolatuko ditu Málaga, Kordoba eta Cádiz probintzietan kolaborazio eredu desberdinak eta zerbitzu nagusiak bertan azalduz.

23 urteko esperientzia Internet zerbitzuen arloan izanda, Sarenet enpresak kolaboratzaile hauen negozioak indartu ditzake, TI esparruan dituzten beharrizan guztiak kudeatuz.

Partekatu

Beste berri batzuk