Sarenet eta Saresoft enpresek lankidetza-hitzarmen bat sinatu dute ahots zerbitzuak Alquitek eta Inmotek CRM soluzioetan integratzeko

Albisteak, Bizkaia

Akordioaren ondorioz, Sarevoz zerbitzua bi plataforma hauetan integratzen da higiezinen aktiboen kudeaketara eta alokairu integralera bideratuak

Sarenet (https://www.sarenet.es), Internet zerbitzuen hornitzaileak, enpresetan espezializatua, lankidetza-hitzarmen bat sinatu du Saresoftekin (www.saresoft.com), Saas sistemak, integrazio digitalak eta higiezinen sektorerako soluzio espzifikoetan aditua den aholkularitza enpresak. Konpainia honek higiezinen merkatura bideratutako bi sistema oso garatu eta eskeintzen ditu. Alde batetik, Inmotek, CRM sendo bat SaaS sistemarekin, aukera ematen duena higiezinen karterak kudeatzeko, eskaerarekin gurutzatzeko, bezero eta hornitzaileak antolatzeko, webgunea denbora errealean eguneratzeko, atarietan argitaratzeko eta posta elektronikoa kontsultatzeko, besteak beste. Alquitek, bestalde, alokairuen kudeaketa integralerako Saas zerbitzu bat da, eta gainera, Inmotek zerbitzuarekin erlazionatu daiteke, aktibo bat merkaturatzen denetik kudeaketa hori jarraitzeko.

Akordioaren arabera, Sarevoz (Sareneten IP ahotsaren teknologia) bi CRMetan integratzen da, deien erregistroa automatizatu egingo da, komertzialen eta bezeroen jardueraren azterketa zehatza egiteko. Gainera, erabiltzaileak bere kontaktuen edozein zenbaki identifika dezake eta aurretiazko interesen eta komunikazioen erregistrora ere sar daiteke. Sistemak, era berean, elkarrizketak grabatzeko aukera ematen du, datu garrantzitsuren bat berriro entzun beharko balitz ere.

Sarevoz, Sarenet enpresaren IP ahotsaren soluzioak, sare korporatibo bakoitza neurrira konfiguratzeko aukera ematen du, telefonía eta komunikazio-sistema seguru bat, negozio bakoitzaren beharrizanetara egokitua.

Telefono finkoak, mugikorrak, eta telefogune birtualak integratzen ditu eta sareen dispositivo guztiak talde aditu batek hautatutako zibersegurtasun tresnekin babesten ditu.

 

Partekatu

Beste berri batzuk