Sarenetek, Byte TI aldizkariaren “Interneteko hornitzailerik onenaren Saria” jaso du

Bizkaia

Sarenet, enpresentzako Internet zerbitzuen hornitzaileak, Byte TI, Informazio Teknologietan espezializatutako aldizkariaren errekonozimendua jaso du, urteko Internet Hornitzailerik Onenaren Sariaren bidez.

Jairo Gacituaga, Merkatal Saileko kideak jaso zuen sari honek, merkatuan dauden Interneteko hornitzailerik onenen profesionaltasuna aintzat hartzen du urtero, baita bezeroari eskainitako zerbitzu-maila ere. Kasu honetan, Sarenetek eskeintzen dituen zerbitzu eta soluzio anitzen kalitate eta profesionaltasun kontzeptuekin duen konpromisoa saritu nahi izan dute.

J.M. Fernandez Bilbao, Sareneteko zuzendari nagusiaren esanetan, “sari hau oso garrantzitsua da bai konpainiarentzat baita bere lan talde osoarentzat ere. Orain arte bezala berrikuntzaren bidean lanean jarraitzeko bultzada da, bezeroari merkatuko soluzio eta zerbitzurik onenak eskeintzeko helburuari eutsiz”.

Sarenetek merkatuko azken berrikuntzak bere bezeroei eskaintzeko apostuarekin jarraitzen du. Azpimarratzekoa da, oraintsu konpainiak Iconoce Sentio zerbitzua aurkeztu duela, enpresek Interneten duten ospea modu erraz, eroso eta eraginkorrean kudeatzeko zerbitzua. Honen bidez, hedabide digitaletan, blog, foro eta sare sozialetan berari edo bere markari buruzko informazio zehatza izan dezakete konpainiek.

Partekatu

Beste berri batzuk