SEAk eta Arabako Teknologi Parkeak euren arteko lankidetza indartu, eta Dialogos a 3 egiten eta Arabako Berrikuntza Sariak banatzen jarraituko dutela diote
SEA Arabako Enpresariak-ek eta Arabako Teknologi Parkeak, orain dela urtebete sinatutako hitzarmena nola gauzatu eta bete duten aztertu ondoren, euren arteko lankidetza indartzea erabaki dute elkarrekin egindako lanaren emaitza bikainak ikusita, entitate biek espero zutena baino askok hobeak izan baitira. Hori dela eta, arduradun nagusiek, Pasca Gomezek eta José Miguel Corresek, hurrenez hurren, adierazi dute pozik daudela hitzarmena bete delako, eta guztiz ados daude berriz egitearekin
Jatorriz hitzarmena, batez ere, ondoko bi ardatzetan oinarritu zen: Enpresa-liderrekin topaketak egitea, “Dialogos a 3” ekimen ezaguna, eta “Arabako Berrikuntza Sariak” abian jartzea.
Enpresa-liderrekiko topaketek Lurraldeko enpresa eta enpresaburu gehienen babesa jaso dute. Azken ikasturtean lau egin dira, eta hamabi enpresaburu izan dira topagune horietako protagonistak: Emiliano López Atxurra (Petronor), Gregorio Villalabeitia (Kutxabank) eta José Miguel Munilla (Grupo Ramondín), Roberto Larrañaga (Confebask), Eduardo Anitua (BTI, Alberto García Erauzkin (Euskaltel), Asier Atutxa (Puerto de Bilbao), Jesús Esmorís (Tubacex) eta Urtsa Errazti (JEZ Sistemas Ferroviarios), Enrique del Valle (Del Valle Aguayo), Amadeo Álvarez (Michelin) eta Ernesto Lauzirika (Inauxa). Topaketa hauez gain, aurreko denboraldian egindako lauak ere aintzat hartu behar dira; guztira, mila pertsona baino gehiago bertaratu dira topaketetara.
Horrez gain, Arabako Berrikuntza Sarien bigarren edizioak sariak finkatu dituela aipatu beharra dugu. Guztira, 34 enpresa aurkeztu ziren, 36 proiekturekin, eta Mizar Additive Manufacturing, Trimek S.A. eta Tuboplast Hispania S.A. enpresek irabazi zuten.