Segurtasuna trenbideetan, mantentze-lan prediktiboei esker

Albisteak, Gipuzkoa

Ceit-IK4 zentroak koordinatzen duen Europako SIA programaren bitartez trenetako gurpilaren, pantografoaren eta katenariaren arteko informazio prediktiboa uztartzen da

Europa osoan zehar abiadura handian higitzen diren trenentzako ehunka kilometro eraikitzen ari garen garai honetan, tren eta trenbideetako segurtasunak, oro har, erronka itzela ezarri du. Horregatik, SIA proiektuak trenbideetako aktibo zorrotzenen egoerari buruzko informazio prediktiboa lotuko du: gurpila, trenbidea, pantografoa eta katenariarena.

Zerbitzu berri horiei esker tren eta trenbideetako mantentze-lanak %15ean murriztuko dira, programatu gabekoak izaten diren mantentze-lanen %25 murriztuko da eta trenen gurpiletako interfazearekin lotuta doazen deskarrilatzeen %15 ere murriztuko da. Eta, hori lortu ahal izateko, kostu baxuko nodoen garapena aurreikusi da proiektuaren baitan, gurpilaren eta errailaren artean eta pantografoaren eta katenariaren artean dauden hartu-emanak hobekiago ezagutu ahal izateko. Behin datu guztiak bilduta daudela, trenak kontrol-zentroa izango du barruan, eta handik bidaliko da informazioa lurreko instalazioetara, baita trenaren posizioari eta eskuragarri egongo den epeari buruzko informazioa ere.

Sistema bateratu hori Europako Satelite bidezko Nabigaziorako Galileo lokalizatzaileak ematen dituen zerbitzuekin uztartuko da. Proiektuaren erronkei aurre egin ahal izateko, Ceit-IK4 zentroak koordinatzen duen SIA partzuergoak hainbat diziplinetako bazkideak biltzen ditu bere baitan: teknologia-hornitzaileak, ikerketa-zentroak, IKT enpresak eta trenbideen sektoreko fabrikatzaileak. Sektorearen beharretara egokituko diren soluzioak diseinatuko dituzte denen artean.

Partekatu

Beste berri batzuk