Sektore elektrikoak eta telekomunikazioetako sektoreak hitzordua dute Arabako Parke Teknologikoan

Araba

Arabako Instalatzaile Elektriko eta Telekomunikazioetako Instalatzaileen Elkarteak eta SEA Arabako Enpresarien Elkarteak antolatuta, Arabako Parke Teknologikoko eraikin nagusian izan da CONNECT 2017, eta bertan izan dira lurraldeko fabrikatzaileak, banatzaileak eta instalatzaileak

 

IMG_2002Arabako Parke Teknologikoa aukeratu dute “CONNECT 2017″ egiteko. Sektore elektrikoaren eta telekomunikazioen sektorearen topagune onena da eta Javier Zarraonandiak, Euskadiko Parke Teknologikoen Sareko presidente eta Industria sailburuordeak, inauguratu du.

5.000 laguni bideratutako ekitaldia da CONNECT eta haren helburua izango da leku berean biltzea sektoreko erreferente guztiak, fabrikatzaileek aurkeztu nahi dituzten albiste eta berrikuntza guztiak ezagut ditzaten.

300 enpresak baino gehiagok hartu dute parte edizio honetan. Bereziki nabarmendu behar dira Arabako Parke Teknologikoko hiru enpresa garrantzitsu izango direla bertan: CIC EnergiGUNE, mundu mailan erreferentea den ikerketa-zentroa, Del Valle Aguayo Instalazio eta Muntaketa Elektrikoak, Parkean duen I+G+b zentrotik energia berriztagarrien etorkizunaren alde apustu irmoa egiten duena, eta Mitsubishi Electric Europe, mundu mailako liderra balio teknologiko altuko produktuen berrikuntzan, ekoizpenean eta merkaturatzean.

Tailerrak, hitzaldiak eta mahai-inguruak izango dira CONNECT 2017ren indargunea, enpresentzako erakusketa-espazio batekin batera.

Beste behin, Parkea aukeratu dute industria eta enpresa arloko hitzordu garrantzitsu bat egiteko, bestelako ekitaldi eta jardunaldi batzuk egiten diren bezala. Bertako azpiegiturak eta ingurune paregabea dela eta, leku ezin hobea da Gasteizen ekitaldi mota horiek egiteko.

Partekatu

Beste berri batzuk