SEW-EURODRIVE España-k 25 urte bete ditu

Bizkaia

Ekipamendu eta instalazio berrietan inbertsio esanguratsuak egingo ditu enpresak, merkatu espainiarrean izan duen hazkundeari aurre egiteko

SEW 25 Aniversario 2SEW-EURODRIVE GmbH & Co KG multinazional alemaniarren filiala den SEW EURODRIVE España-k 25 urte bete ditu, eta irailaren 14an egin zuten oroitzapenezko ospakizuna, Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkean duten egoitza nagusian.

Euskal ekonomia hazkunde bete-betean dagoen honetan, ondokoek parte hartu zuten zeremonian: Industriako sailburuorde Javier Zarraonandia, Euskadiko Parke Teknologikoen Sareko zuzendari nagusi Itziar Epalza eta Zamudioko alkate Igotz López, Bizkaiko Zientzia eta  Teknologia Parkea beste hainbat ordezkarik eta Alemaniak Bilbon duen ohorezko kontsul Michael Vossek lagunduta.

SEW EURODRIVE Alemaniako Zuzendaritza Batzordearen ordezkari Oliver Bollianek eman zion irekiera ekitaldiari. SEW EURODRIVE España-ren ibilbideaz oso harro, eskerrik beroenak eman zizkion enpresari, SEW EURODRIVE “Think global, act local” lemari ekarpen ezin hobea egin izanagatik. Alemaniako Bruchsal herrian negozio txiki gisa hasi zen familia-enpresa; gaur egun, 17.000 langile baino gehiagok dihardute bertan, 16 produkzio-fabrika dituzte eta 79 muntaketa-planta, 50 herrialdetan baino gehiagotan sakabanatuta.

Eusko Jaurlaritzako Industriako sailburuorde Javier Zarraonandiak azpimarratu zuenez, euskal ekonomian duten pisua geroz eta handiagoa da, punta-puntako teknologiak baliatzen dituzte eta 4.0 industriaren alde ari dira. Izan ere, SEW EURODRIVEn, ia 600 ikertzaile inguruk dihardute I+Gn, 4.0 industriarako kontzeptu berriak garatzen.

Ekitaldi ofizialari amaiera emateko, SEW EURODRIVE España-ko zuzendari nagusi Juan Carlos Fdez. Dacalek eskerrak eman zizkien egunetik egunera hori guztia posible egiten dutenei, hala nola langile, bezero eta kolaboratzaileei. Fdez. Dacalek, gainera, enpresako plan berrien partaide egin gura izan zituen pertsona horiek guztiak, hurrengo bost urteotan inbertsio nabarmenak aurreikusten baitituzte enpresa berritzeko eta Espainiako estatuan hedatzeko.

Era berean, tailerretik bisitaldi gidatua egiteko aukera izan zuten bertaratutakoek, egunero enpresak gauzatzen duen muntaketa-, konponketa- eta zerbitzu-prozesua zuzen-zuzenean ezagutzeko. Konpainiako profesionalen eskutik bisitaldia burutu ondoren, Cocktail Riders tokiko jazz-taldeak girotu zuen koktela.

1993. urtean sortu zen SEW-EURODRIVE España, SEW-EURODRIVE enpresa alemaniarrak Espainian filial bat ezartzea erabaki zuenean bere produktuak banatzeko, bere duen “Think global, act local” lemari dion leialtasunaren ikur. Ordura arte, Maquinaría Eléctrica Bilbao (MEB) enpresaren bidez banatzen zituzten produktuak.

1998ko uztailan, egun Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkean duen egoitza soziala inauguratu zuen SEW EURODRIVE España-k. Oraingoz, etengabeko hazkundea izan du enpresak: 2017an, esaterako, 47 milioi euroko fakturazioa lortu zuen 75 langile profesionalen lanari esker.

Partekatu

Beste berri batzuk