Sisteplant-ek Bikaintasunaren Sariak eman ditu

Bizkaia

  • SISTEPLANT ingeniaritzak ehun pertsona baino gehiago bildu ditu Bizkaiko Teknologia Parkean, MES CAPTOR eta EAM PRISMA kudeaketa-soluzioen Erabiltzaileen Urteko Batzarretan.

Herrialde osoko hainbat sektoreren (prozesu eta fabrikazio diskretuaren industria, facilityak, zerbitzuak, energia-azpiegiturak…) ordezkarik esperientziak eta jardunbide egokiak partekatu ez ezik, lan-mahaietan ere parte hartu dute, SISTEPLANTek garatutako kudeaketa-sistemen soluzio eta funtzionaltasun berrien norabidea zehazteko.

Topaketa horren barruan eman dira bikaintasunaren sariak, SISTEPLANTek berak sustatzen dituen baloreen ildoari jarraiki, giza-talde, berrikuntza eta teknologiaren garapenarekin engaiatutako pertsona nahiz enpresen ahalegina eta jarduera ona aitortzeko helburuarekin.

Aurten hauek izan dira saridunak enpresa kategorian:

  • Vicrila enpresa bizkaitarra; pertsonak, berrikuntza eta teknologia oinarri dituen enpresa-eraldaketako proiektuarengatik.
  • Santander bankuaren Data Centerra; teknologia maila altuko instalazio kritiko iraunkorrei aplikaturiko mantentze-ingeniaritzako ereduagatik.
  • Bermont korporazioa; egunkari-papera ekoizteko 8 plantetan kudeaketa eredu korporatiboa ezartzeagatik, eraginkortasuna eta bezeroarekiko orientazioa lehenesteko borondateak batuz.
  • Ibilbide pertsonala eta profesionala aitortzeko kategorian, SISTEPLANT ingeniaritzak Celestino Danis eta Jesús Esmorís golardoatu ditu, berrikuntza eta industria-sarearen lehiakortasuna sustatzeagatik.

Sari-banaketaren ondoren, saridunek bertaratutakoekin gogoetak partekatu zituzten zenbait gaien inguruan, hala nola, nazioartekotzea, giza-taldeen sustapena edo diferentziazioaren giltzarria den teknologia.

Partekatu

Beste berri batzuk