“SMART BULEGOA”, WATTIO – NATURKLIMA aliantza, Gipuzkoan kontratazio berdea sustatzeko
Naturklima – Aldaketa Klimatikoaren Gipuzkoako Fundazioaren eginkizuna da klima-aldaketaren eraginei aurre egiteko gaitasun instituzionala, teknikoa eta soziala sortzea eta, horretarako, gure lurraldean trantsizio ekologikorako berrikuntza bultzatu eta azkartzea. Horretarako, honako hauek ditu ardatz: behaketa klimatikoa, proiektuak azeleratzea, tokiko enplegu berdea sortzea eta herritarrak sentsibilizatzea
NATURKLIMA fundazioaren oinarri estrategikoetako bi honako hauek dira: ekonomia zirkularra sustatzea eta iturri berriztagarrietan oinarritzen den trantsizio energetikoa sustatzea. Horietako lehenengoan, negozio-eredu berriak sortzen dira, eta horiek ez dira bakarrik produktuen salmentan oinarritzen –askotan zaharkitze programatua dutenak–, baizik eta “zerbitizazio” izenez ezagutzen den horretan, hau da, produktu batek bezeroaren edo amaierako kontsumitzailearen esku jartzen dituen zerbitzu osagarrietan.
Trantsizio energetikoaren kasuan, gakoa energiaren sorkuntzari eta kontsumoari lotutako CO2 emisioak murriztea da; iturri berriztagarrien kasuan (eguzkia, haizea, ura etab.), nuluak dira. Hori horrela, elektrizitatearen jatorriaren bermearen eta etiketatzearen bidez, amaierako kontsumitzaileek jatorri % 100 berriztagarria duten elektrizitateen tarifak –alegia sorkuntzari lotutako CO2en 0 emisioa dutenenak– eskaintzen dituzten merkaturatze-etxeen artean aukeratu ahalko dute.
WATTIOren Smart Bulegoa proiektua bulegoetan elektrizitatea aurrezteko soluzio adimenduna da; horren bidez, kontsumoa monitoriza daiteke eta, horrela, tarifa elektriko egokienak zein diren jakin. Jatorri % 100 berriztagarria dutenak aukera daitezke.
Hori horrela, ekimena guztiz bat dator Fundazioaren ildo estrategikoekin:
- kontsumo elektrikoa monitorizatuta eta kontrolatuta izateko ekipo elektronikoak eta digitalak erabiltzeko zerbitzua da, eta ez erostekoa.
- enpresei aukera ematen die jatorri berriztagarriko elektrizitatea eskaintzen duten merkaturatze-etxeak ezagutzeko eta beren kontsumorako egokienak diren tarifak aukeratzeko, elektrizitatea sortzean CO2ren zero emisioei uko egin gabe.
WATTIOren eta NATURKLIMAren arteko lankidetzaren ondorioz, Fundazioak helburu du enpresak aurrezpeneko eta eraginkortasun energetikoko neurriak hartzera bultzatzea, Smart Bulegoa zerbitzuaren kostuaren % 25 arteko hobariaren bidez; hobaria urtebetez eskaintzen zaie jatorri % 100 berriztagarriaren ziurtagiria eskaintzen duten merkaturatze-etxeren batekin hornidura elektrikoa kontratatzea erabakitzen duten eta Miramon teknologia-parkean dauden enpresei.