Sonae IM taldearen bidez bat egin dute S21sec eta Nextel enpresek, eta gaur aurkeztu da ofizialki fusioa

Bizkaia

Konpainia berriak 400 profesional inguru izango ditu, eta zibersegurtasun-zerbitzuak eskaintzen dituen enpresarik handien bihurtuko da Iberiar Penintsula

Jose Ramon Bazo y Agustín Muñoz-GrandezBizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkean egindako ekitaldi batean ofizialki jakinarazi da S21sec eta Nextel S.A. –Bizkaiko Parkean du egoitza– euskal enpresen arteko fusioa. Sonae Investment Management (Sonae IM) taldearen inbertsio barruan jasotzen da eragiketa, eta “pure player” (esklusiboki espezializatutako enpresa) delako gisa finkatu da. Hala, Iberiar Penintsulako zibersegurtasun-zerbitzuko sektorerik garrantzitsuena da fakturazio eta plantillan dituen langile-adituei dagokienez.

Claudia Azevedoren arabera (Sonae IM-ko CEO), “Zibersegurtasunaren alorreko konpainiarik handiena sortu nahi dugu Europan, euren herrialdeetan aitzindari diren enpresak fusionatuz”. Nabarmendu duenez, “tokiko talentua sustatzean oinarrituko da sinergia horien arrakasta, bezeroarentzako aukerarik onena izan gaitezen”.

Bi konpainiek Euskadin presentzia sendoa dutenez, SPRIko zuzendari nagusi Alexander Arriola izan da gonbidatu berezia. Haren hitzetan: “Teknologiaz, berrikuntzaz, nazioartekotzeaz eta balio erantsiaz ari gara beti; baina, oraingoan, den-dena konbinatu egin da. Eusko Jaurlaritzaren iritziz, zibersegurtasunaren alorrean mugarria ezarri du fusioak”.

Era berean, José Ramón Bazo, Nextel S.A.-ko zuzendari nagusiak jardunaldian baieztatu duenez: “SPRItik jaio ginen duela 30 urte; horregatik, gaur egun, Euskadiko zibersegurtasuna bikain ezagutzen dugu S21sec enpresarekin batera. Asmo handiko fusio horri esker, dudarik gabe, Europako zibersegurtasun-proiekturik onenarekin bat egin dugu”.

S21sec-eko CEO Agustín Muñoz-Grandesek, bestalde, hauxe adierazi du: “Talentua gakoa da zibersegurtasunaren alorrean, eta, nire ustez, bi enpresotan, gure profesionalek eskaintzen duten esperientziagatik baloratzen gaituzte bi bezeroek. Horregatik, elkarrekin, beste ezein modutan ezinezkoak liratekeen proiektuak lor ditzakegu”.

Bat-egiteari esker jaio den enpresak zibersegurtasun-zerbitzuen erabateko sorta eskainiko du, 360º-koa. Horrenbestez, enpresen behar guztiak asetzeko eta bezeroak fidelizatzeko hurbiltasuna, berrikuntza eta kalitatea dira aurkezpen-gutunik onenak.

Partekatu

Beste berri batzuk