SPIN OFFen finantzazioari buruzko prestakuntza jardunaldiak Parkeetako eta OTRI Sareko 75 teknikari elkartu ditu

Araba

Jardunaldiak, Madrileko Unibertsitate Konplutenseko Enpresa Ikasketen Eskolan eginak, gaitzat finantzazioa hartu du, enpresa proiektu baten arrakasta baldintzatzen duen funtsezko alderdia baita.


Joan den abenduaren 14an prestakuntza topaketa bat egin zen, Unibertsitateen OTRI Sareak eta APTEk antolatuta, Unibertsitate espainiarren transferentzia teknikariei zuzenduta eta APTEko kide diren zientzia eta teknologia parkeen sareko teknikariei zuzenduta. Guztira 75 teknikarik parte hartu dute ekitaldian, horietatik 19 APTEko 12 parke kideetatik zetozen, eta gainerako 56ak batik bat unibertsitate eta ikerketa guneetatik zetozen.

Jardunaldi hau APTEk duen prestakuntza jardueratako bat da, Elkarteak Zientzia eta Berrikuntza Ministerioarekin sinatutako hitzarmenaren baitan, eta osatu egiten ditu APTEk zientzia eta teknologia parkeetan teknologia nazioartekotzea eta transferitzea bultzatzeko gainerako egintzak.

Topaketa Madrileko Unibertsitate Konplutenseko Ikerketako errektoreordeak inauguratu du, Joaquín Plumet Ortega-k; OTRI Sarearen koordinatzaileak, Ismael Rodrigo Martínez-ek; Enpresa Ikasketen Unibertsitate Eskolen zuzendariak, Miguel Ángel Sastre Castillo-k; Zientzia eta Berrikuntza Ministerioko Jakintzaren Transferentzia eta Balorizazioko Zuzendariorde nagusiak, José Luis Pérez Salinas-ek; eta espaitec-eko zuzendari nagusi eta APTEko presidenteordeak, Paco Negre-k.

Jardunaldia inauguratu eta aurkeztu ostean hitzaldi bat eta bi mahai inguru egin ziren. Hasierako hitzaldia Ferrán Moreno-k eman zuen, ATOMM kontsultoretzako bazkideak, eta ibilbide bat egin zuen enpresa proiektuen finantzaziorako mekanismo eta iturrietan, eta aurkezpen horrek balio izan zuen ondorengo mahai inguruak sartzeko.

Ondoren lehen mahai ingurua egin zen “inbertitzaileak negozio berritzaileetan” izenburupean eta hainbat ikuspuntu agertu ziren Unibertsitatearen eta erakunde inbertitzaileen arteko harremanaz, eta gainera proposamenak egin ziren bi sektoreen arteko lankidetza aukerak hobetzeko. Mahai honetan, Paco Negre-k gidatuta, esku hartu dute Pedro Trucarte-k, AEBANeko gerenteak; María Delgado-k, CDTIko Koordinazio eta Dinamizazio sailekoak eta Ángela Alférez-ek, ASCRIko Ikasketa Buruak.

Bigarren mahai inguruak ezagutzera eman zien inbertitzaileei OTRIetako profesionalen zeregina eta parkeetako teknikariena, berrikuntza prozesuko partaide gisa, eta nabarmendu egin zuen transferentzia bulegoetatik negozio errentagarrietarako ideia-iturritzat unibertsitatea interesgunetzat hartzen duten kanpoko eragileei eskaintzen zaien laguntza. Mahai hori Antonio Peñafiel-ek gidatu zuen, Malagako Unibertsitateko Enpresa Lankidetza eta Enplegu Sustapeneko Zerbitzuko zuzendariak, eta bertan partaide izan dira Fernando Conesa, Kataluniako Unibertsitate Politeknikoko OTRIaren zuzendari ondokoa; Manel Arrufat, Kataluniako Unibertsitate Politeknikoko Enpresak Sortzeko Arloko arduraduna; Emma Crespo, Madrileko Carlos III Unibertsitateko Zientzia Parkeko Enpresa Mintegiko arduraduna eta David Calvo Mallón, Uninvest-eko inbertsio analista.

Partekatu

Beste berri batzuk