SPRI da bere iraunkortasun memoria egiaztatu duen Espainiako lehen garapen agentzia
– Memoria hori erakundeko lanaren gaineko erantzukizuna etengabe hartu, neurtu eta informatzearen emaitza da, ahaztu gabe aurrerantz doala baita ere garapen iraunkorraren helbururantz.
– Aitorpen horrek buru ematen dio erakundearen kalitate zirkuluari, zeren, duela gutxi, SPRI Bezeroaren Arretarako Zerbitzu Kartaren ziurtagiria lortu duen lehen garapen agentzia bihurtu baita.
Global Reporting Initiative (GRI) gidaren arabera, SPRI Taldea -euskal enpresa sareari laguntzeko Eusko Jaurlaritzaren menpeko sozietate publiko multzoa- da bere iraunkortasun memoria egiaztatu duen lehen garapen agentzia, A+ sailkapen gorena lortu duelarik. Aenor-ek egin du egiaztapen hori.
Global Reporting Initiative (GRI) gidak aukera ematen die enpresei beren konpromisoen emaitzak modu garden batean jakinarazteko hiru ikuspuntutatik: ingurumenaren ikuspegitik, ekonomiaren ikuspegitik eta ikuspegi sozialetik. Iraunkortasun memoria erakundeko lanaren gaineko erantzukizuna etengabe hartu, neurtu eta informatzearen emaitza da, ahaztu gabe aurrerantz doala baita ere garapen iraunkorraren helbururantz. Hala, memoria horrek erakundeak iraunkortasun arloan egiten duen lanaren arrazoizko irudi orekatu bat eman behar du, eta ekarpen positibo nahiz negatiboak barne hartu behar ditu.
Aenor-en egiaztapenak konfiantza ematen die bezero eta hornitzaileei iraunkortasunaren aldeko praktikei dagokienez, hirugarren alderdi independente batek emandako informazio kontrastatua eskaintzen duelako eta erakundeentzat nahiz alderdi interesatuentzat onuragarria den etengabeko hobekuntzaren sistema sustatzen duelako.
Aitorpen horrek buru ematen dio erakundearen kalitate zirkuluari, zeren, duela gutxi, SPRI Bezeroaren Arretarako Zerbitzu Kartaren ziurtagiria lortu duen lehen garapen agentzia bihurtu baita.
Erakunde publiko baten zerbitzu kartan zerrendatzen dira erakunde batek bere bezeroarekiko hartzen dituen konpromisoak eta, SPRIren kasuan, karta horren helburu nagusia da komunikazio erraz eta irisgarriagoa lortzea, eta zerbitzuak eta erakundea bera erabiltzaileengana hurbiltzea.
Erakundeak bere eguneroko lanean gauzatu eta normalizatu nahi duen “eginbeharren zerrenda” hori ziurtatzeko, kanpoko normalizazio erakunde baten auditoria gainditu behar da. Aenor erakunde ziurtagiri-emaileak bere auditoritzaren bidez berretsi du Bezeroaren Arretarako Zerbitzuak betetzen dituela SPRIk karta honetan zerrendatu dituen konpromisoak.