SPRI Taldeak ireki du epea Zibersegurtasun Industrialeko laguntza-programarako eskaerak egiteko

Albisteak, Araba, Bizkaia, Gipuzkoa

Beraizik zuzenduta dago enpresa industrialetan zibererasoetatik babesteko sistemen konbergentzia eta integrazioa lantzen duten proiektuei

2018an 102 enpresak jaso zituzten laguntzak

SPRI Taldeak ireki du epea Zibersegurtasun Industrialeko laguntza-programarako eskaerak egiteko; programa hori manufakturako enpresa industrialetako IT/OT inguruneetan (Information Technology/Operational Technology) zibererasoetatik babesteko sistemen konbergentzia eta integrazioa lantzen duten proiektuei zuzendua dago.

Zibersegurtasun Industrialerako laguntza-programak 550.000 euroko zuzkidura izango du aurten, eta %50eko finantzaketa emango du hardwarean eta softwarean eginiko inbertsioak nahiz aholkularitzako edota ingeniaritzako gastuak estaltzeko, proiektu bakoitzak 18.000 euroko diru-laguntza jasoko duelarik gehienez. Eskaerak aurkezteko epea azaroaren 28an amaituko da.

Eusko Jaurlaritzak programa hori bultzatu du, konpromisoa hartua duelako zibersegurtasun industrialarekin eta konpromiso hori betez Zibersegurtasunerako Euskal Zentroa sortu zuelako 2017ko urrian.

Jarraitu irakurtzen

Partekatu

Beste berri batzuk