SPRI Taldeak 5,8 milioi euroko laguntza espezifikoak emango dizkio 4.0 Industriari

Albisteak, Araba, Bizkaia, Gipuzkoa

Ekainaren 25ean (asteartea) irekiko da epea Basque Industry 4.0 programarako eskaerak egiteko. Programa horrek 2,55 milioi euroko zuzkidura du eta bere helburua da azkarrago transferitzea merkatura EIKTen arloko I+G-ko proiektuen emaitzak

Aurreikusten da aurten 215 proiektu babestuko direla hiru programa espezifikoen bitartez

Ekainaren 25ean (asteartea) irekiko da epea Basque Industry 4.0 laguntza-programarako eskaerak egiteko. SPRI Taldeak 4.0 Industria sustatzeko abiatu dituen hiru programa espezifikoetako bat da Basque Industry 4.0. Hiru programa horien artean 5,81 milioi euroko zuzkidura dute, eta orobat barne hartzen dituzte zibersegurtasun industrialeko proiektuak. Orain ireki den programak 2,55 milioi euro banatuko ditu, eta helburutzat dauka azkarrago transferitzea merkatura EIKTen arloko I+G-ko proiektuen emaitzak.

Basque Industry 4.0 estrategian integratutako laguntza-programek 215 proiektu inguru babestuko dituzte Basque Industry 4.0, Zibersegurtasun Industriala eta Industria Digitala programen bitartez. Azken biak duela egun gutxi ireki ziren eta Basque Industry zabalik egongo da irailaren 17ra arte.

Jarraitu irakurtzen

Partekatu

Beste berri batzuk