SPRIk 3.100 autonomoren prestakuntza digitala hobetu du eta IKTak txertatzeko aholkularitza eman die 2.200 negozio txikiri

Bizkaia

  • Digital@ Prestakuntza” programak 520 ikastaro eman ditu autonomo eta mikroETEentzako interesgarriak diren 40 tresna digitali buruz
  • Ikastaro horien osagarri, “Digital@ Inplantalariak” programak aholkularitza eta laguntza eman die 2.200 negozio txikiri 21.600 IKT aplikazio txertatu ditzaten

Grupo-SPRI+GV-640x1632014an, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailak 520 ikastaro eman ditu autonomo eta mikroenpresentzat interesgarriak diren tresna digitalei buruz. SPRIren (enpresen garapenerako agentzia) bitartez eginiko saio horietan 3.106 profesionalek parte hartu dute. Mikroenpresa Digital@ programan lantzen diren gaiak interesgarriak dira autonomo eta mikroenpresentzat, azkar aplikatzeko modukoak dira eta negozioak digitalizatzeko balio dute. Prestakuntza eskaintzak 40 IKT tresna barne hartzen ditu, nagusiki praktikoak diren bi orduko saioetan lantzen direnak, eta hauek dira besteak beste: eCommerce, Gmail, Google Sites, Hootsuite, LOPD, Mailchimp, Metaposta, Netvibes, Errealitate Handitua, Evernote, Google Drive eta Calendar, Twitter, e-Administrazioa, Blog Korporatiboa, SEO eta Facebook.

Ikastaro horien osagarri, SPRIk Inplantariak programa dauka martxan, hedapen eta sentsibilizazio lana egiteko autonomo eta mikroenpresen negozioak hobetzeko tresna digitalen inguruan. Ekimen horren bidez aholkularitza ematen zaie kolektibo horiei, beren negozioarentzat egokienak diren EIKT tresnak aukeratu eta txertatu ditzaten, gehienak estandarrak eta doakoak. Hala, 2014an 2.200 negozio txikik probetxua atera diete IKTei. Programako parte-hartzaileek kudeaketa tresnak erabiltzen eta negozioan txertatzen ikasi dute produktu eta zerbitzuak sustatzeko eta bezero gehiago lortzeko, denbora eta kostuak aurreztu dituzte eguneroko tramiteetan beharrezkoak ez diren joan-etorriak saihestuz, negozioaren irudia eta bezeroarekiko harremana hobetu dute eta kudeaketa eraginkorragoa lortu dute zerbitzua  arinduz.

Orain arte 21.600tik gora konponbide ezarri dira, batez beste 10 negozio bakoitzeko; 2.098dik gora negoziok beren profil profesionalak dinamizatu dituzte sare sozialetan eta 1.384 baino gehiagok web atari bat sortu dute edo lehendik zutena hobetu dute.

SPRIk IKT konponbideen katalogo bat eskaintzen du bere web orrian, sektoreka eta aplikazio eremuka sailkatuta. Autonomoek eta mikroETEek bertan ikus dezakete eskaintza, eta beren negozioetara ongien egokitzen diren tresnak hauta ditzakete doako laguntza profesionalarekin. Hain zuzen ere, mikroenpresak eta autonomoak dira negozioak kudeatzeko eta sustatzeko orduan IKTak erabiltzeko zailtasun handienak dituzten kolektiboak, eta horregatik ekimen espezifikoak diseinatu dira IKTak negozio horietan txertatzeko, besteak beste Mikroenpresa Digital@.

Partekatu

Beste berri batzuk