SPRIk berriro ireki du Berrikuntza Agendak programa milioi bat euroko aurrekontuarekin

Bizkaia

SPRIk Berrikuntza Agendak programa jarri du martxan krisiari aurre egiteko eta indartuta ateratzeko tresna bezala, horrela, berretsi egin du Eusko Jaurlaritzak berrikuntza bultzatzeko hartutako konpromisoa.

Eusko Jaurlaritzako Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailak iragarri zuen milioi bat euroko funts gehigarriak bideratuko zituela berrikuntza agendentzat krisiaren aurkako +EUSKADI 09 planaren bidez. Eraginkorra dela erakutsi duen programa hau bultzatu nahi izan du, berrikuntza estrategiko eta sistematikoa sozializatu duelako euskal enpresetan eta emaitza ukigarriak lortu dituelako enpreson lehiakortasuna eta errentagarritasuna handituz.

Etapa berri honetan, SPRIk agendak definitzeko eta berrikusteko ekintzen %90 finantzatuko du, aholkulari lanak egingo dituen pertsona akreditatu baten laguntza eskainiz. Guztira 80.000 langile baino gehiago dauzkaten 2.948 enpresak eskatu dute berrikuntza agenda.

Euskadi+innova proiektua (Eusko Jaurlaritzako Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailak zuzendua eta SPRIk kudeatua), 2007aren erdi aldera jarri zen martxan, berrikuntza EAEko enpresa guztietara (bereziki txikienetara) iritsarazteko.

Partekatu

Beste berri batzuk