SPRIk dagoeneko zabaldu du euskal enpresari laguntzeko lau programa berrirentzako 2015eko deialdia

Gipuzkoa

Berrikuntza, teknologia, ekintzailetza eta industriaren modernizazioa bultzatzeko laguntzak dira

Eskaerak www.spri.eus webgunean egin behar dira eta  informazioa telefonoz (902702142) edo posta elektronikoz (info@spri.eus) eska daiteke 

Grupo-SPRI+GV-640x163Euskal enpresek dagoeneko izena eman dezakete SPRI Taldeak 2015erako abian dituen lau laguntza ekimenetan: Ekintzaile programa, ekintzaileei zuzendurik dagoena; Enpresen Ondorengotza programa, famili enpresen transmisioa behar bezala planifikatzea helburu duena; EIKTen arloko aholkularitza- eta prestakuntza-zerbitzuak autonomo eta mikroenpresentzat; eta Renove Makineria programa, segurtasun handiagoko makina industrialak modernizatzea helburu duena.

Programa horiek 11,7 milioi euroko diru-hornidura dute eta beren helburua da enpresa lehiakorragoak sortzea, ekintzailetza, elektronika, informazio eta komunikazio teknologiak (EIKTak) eta makina industrial berriak bultzatuz.

Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailaren menpe dagoen SPRI Taldeak (Enpresen Garapenerako Euskal Agentzia) www.spri.eus webgunean eskaintzen ditu euskal enpresentzat diseinatutako laguntza eta zerbitzu guztiak. Domeinu horren bitartez kontsultatu eta eskuratu daitezke aipatu laguntza programak, eta baita ere euskal enpresentzat interesgarriak izan daitezkeen zerbitzu eta eduki guztiak (jardunaldiak, aurkezpenak, argitalpenak…). SPRIk bultzatu eta kudeatutako ekimen horiei eta beste guztiei buruzko informazioa eskuratzeko, jo info@spri.eus  helbidera edo deitu Bezeroaren Arretarako telefonora (902702142).

Ekintzailetza bultzatzeko programa

– Ekintzaile programa.  2 milioi euro industriaren sektoreko edota industriarekin lotutako zerbitzuen sektoreko oinarri teknologikoko eta Enpresa eta Berrikuntza Zentro (EBZ) baten tutoretzapeko enpresa proiektu berriei  laguntza finantzarioa emateko, hasi negozio ideiaren heltze fasetik eta enpresa martxan jartzeraino. Zabalik 2015eko abenduaren 31ra arte.

Makina seguru eta modernoagoak erosteko laguntza programa

– Renove Makineria Industriala programa. 9 milioi euro, Euskadiko ETEek makina berriak erosi eta beren modernizazioa, segurtasuna eta produktibitatea sustatu dezaten. Deialdia zabalik 2015eko azaroaren 12ra arte.

Autonomo eta mikroenpresentzako zerbitzuak EIKTen arloan

– MikroenpresaDigital@. 500.000 euroko diru-hornidura. Mikroenpresentzako “Inplantalari” zerbitzuak eta prestakuntza zerbitzuak, beren lehiakortasuna hobetzeko; horretarako, prestakuntza emango zaie informazio teknologiak erabiltzeko. Deialdia zabalik egongo da 2015eko abenduaren 31ra arte eta 2 ekintzatan zehazten da:

. Informazio Teknologien erabilerari buruzko 2 orduko ikastaroak autonomo eta mikroenpresentzat, SPRIk emanak KZGunea zentroen sarean.

. Aholkularitza zerbitzuak (“Inplantariak”). Aholkulari teknologiko neutral batek dohainik lagunduko die mikroenpresei, tresna berriak ezarri eta erabil ditzaten zeregin hauetan:  negozioa Interneten kokatzea, bezero eta salmenta gehiago lortzea sare sozialen eta salmenta atarien bidez, kostuak murriztea lainoko tresnak erabiliz, negozioaren kudeaketa hobetzea salmenta puntuko terminalarekin, hitzorduen eta bezeroen kudeaketa, dispositibo mugikorretarako konponbideak.

Enpresen ondorengotza planifikatzeko laguntza programa

Ondorengotza enpresa txiki eta ertainetan. 200.000 euro. Enpresen ondorengotza prozesuak babestea, modu ordenatuan egin daitezen eta negozioaren jarraipena eta lanpostuak mantendu daitezen. Laguntzaren xede dira: aholkularitza pertsonalizatua eta diagnostikoa egitea, ondorengotzako protokoloa egitea eta protokolo hori praktikan jartzeko eta berrikusteko laguntza ematea. Programa zabalik egongo da 2015eko urriaren 31ra arte.

Partekatu

Beste berri batzuk