SPRIk Europa hurbilduko dio euskal enpresari

Bizkaia

noticia1-bb2015 honen hasieran, SPRIk argi erakutsi du konpromisoa hartu duela euskal enpresak Europako erakundeetara hurbiltzeko, eta batez ere erakunde horiek eskaintzen dituzten finantzaketako, nazioartekotzeko eta teknologia-transferentziako tresnak ezagutarazteko.

Languntza hori aurrera eramateko, lankidetza estuan aritzen dira Ekonomi Garapen eta Lehiakortasun Saileko arduradunak eta Eusko Jaurlaritzak Bruselan duen Ordezkaritzako (Lehendakaritzaren menpekoa) kideak.

Hala, SPRI-Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Saileko Enpresen Garapenerako Agentzia hainbat ekimenetan murgildurik dago une honetan:

Europako ETEei laguntzeko tresna oinarrizkoenetako bat, hots, Enterprise Europe Network (EEN), berritzea (sartu webean dagoen albistearen esteka).

Fast Track to Innovation jardunaldia abiaraztea, jardunaldi horren bidez azaltzeko zeintzuk diren berrikuntza industrialeko proiektu europarrak arrakastaz lortzeko giltzarriak (http://www.spri.eus/s/jardunaldi-FTI1).

Horizon2020 programaren ekimen bat da, finantzaketa eskaintzen diena merkatura irten aurreko fasean dauden teknologiaren edota teknologia aplikatuaren arloko enpresa proiektu berritzaileei.

Ekimenaren helburua da ideiak merkatura iristeko behar duen denbora murriztea, EBko ikerketa funtsen eskatzaile berrien parte-hartzea sustatzea eta sektore pribatuak ikerketan eta berrikuntzan egiten duen inbertsioa handitzea. Jardunaldi horren bidez jakingo dira zeintzuk diren finantzaketa eskema berriaren helburuak, deialdiaren xehetasunak eta proposamenak aurkezteko giltzarri praktikoak.

– Eta, Eusko Jaurlaritzako kide eta “VanguardInitiative” ekimeneko fundatzaileetako bat den aldetik, jakintza eta esperientzia eskaintzea Europako Batzordeari, Fabrikazio Aurreratuan oinarrituriko Europako industriaren birsorkuntza helburutzat harturik.

SPRIk horrelako eta bestelako ekintzak antolatzen ditu berriak ez diren euskal enpresak Europara hurbiltzeko. Adibide askoren bidez froga daiteke nolako etekina ateratzen ari diren euskal enpresariak ekintza horietatik. Hala, duela gutxi, 2014an zortzi euskal enpresak jaso dituzte Europar Batasunaren  ETE Tresnaren laguntzak, tresna horren helburua delarik laguntza ematea berrikuntza proiektu baten bidez hazteko, garatzeko eta nazioartekotzeko asmoa duten enpresei.

Partekatu

Beste berri batzuk