Sprik Euskadiko bederatzi klusterren berrikuntza-agentziak sustatzen ditu
Euskadiko bederatzi klusterrek Sprirekin hitzarmen bat adostu dute bakoitzari dagokion sektorean biltzen diren enpresentzako Ekintza-plana garatze aldera, ekimen berritzaileen bidez lehiakortasuna bultzatzen duten arloak eta proiektuak ezarriz. Klusterrak dagoeneko lanean ari dira zein bere sektorearen arlo estrategikoen gakoak identifikatzeko, betiere etorkizuneko errokak eta joera teknologikoak kontuan hartuta.