Spriren kanpo sarea Donostiako Teknologi Parkean izango da ekainaren 14ean

Gipuzkoa

 

Sprik atzerriko hainbat herrialdetan dituen ordezkariak Euskadin izango dira ekainaren 14, 15 eta 16an, interesa duten enpresekin bilerak izateko.

 

Sprik atzerriko hainbat herrialdetan dituen ordezkariak Euskadin izango dira ekainaren 14, 15 eta 16an, interesa duten enpresekin bilerak izateko. Atzerriko merkatuetan interesatuta egonik, Spriren atzerriko ordezkariekin bilerak izan nahi dituzten enpresek, Spriren web gunearen bidez egin dezake hitzordua.

Bilerak Euskadiko hiru hiriburuetan egingo dira; 14ean Donostiako Teknologi Parkean, 15ean Spriren egoitzan, Bilbon eta 16an Arabako Teknologi Parkean. Egitaraua

Sprik bere kanpo sarearen bidez nazioartekotze zerbitzuak eskeintzen dizkie euskal enpresei, besteak beste:

  • Merkatuei buruzko azterketa eta informazioa
  • Merkatura sartzea
  • Atzerrian ezarpen komertzialak zein produktiboak egiteko laguntza
  • Aldi baterako kokapena Negozio Gunean
  • Banakako prospekzio bidaien antolaketa
  • Tramitazio desberdinetan laguntza
  • Tokian tokiko agintari eta administrazioekin harremana
  • Finantza arloko laguntzetara sarbidea

Partekatu

Beste berri batzuk