SPYRO Pricewatch-en enpresa banatzaile: interneteko prezioen monitorizazio eta kontrolerako aplikazio berria

Gipuzkoa

  • Online denden %80ak gomendatutako prezioa errespetatzen ez dutela uste da eta, erosleen %63arengan “prezio kontzientzia”  interneteko denda eta Web orrietan eginiko kontsulten eraginez gauzatzen dela.
  • Berebiziko garrantzia du hortaz, “prezioen gerra” iraunkorra den merkataritza elektronikoaren aro honetan, interneteko salmentak erakarriko dituen prezio hoberenez baliatzea.
  • Pricewatch, Webalianza enpresak garatutako aplikazioa da. Erabiltzaileari, denbora errealean, nazioarteko nahiz hemengo merkatuan, lehiakideen edota berezko saltzaile direnen online prezioen ezagutza, jarraipena eta gainbegirapena ahalbidetzen duen sistema integratua da.

firma-conveniospyropricewatch_originalSPYRO, enpresen kudeaketarako softwarean espezializatuak, eta Webalianzak,  interneteko sistema eta prozesuen nahiz informazioen teknologian aholkularitzan diharduenak, SPYRO, Pricewatch-en enpresa banatzaile izendatzen duen lankidetza hitzarmena sinatu dute.

Aplikazio berri hau saltzaile nahiz handizkari, enpresa banatzaile, marka, ekoizle eta analistei dago zuzendua. Bere erabilerak, beste enpresen eta berezko produktua  saltzen dutenen prezioak monitorizatu eta behatzeko aukera eskaintzen dio erabiltzaileari, horren bidez, lehiakideen nahiz enpresa bazkideen portaeraren jarraipena jasoko du.

Horretarako, Pricewatch-ek informazio hau eskeintzen die bere erabiltzaileei: saltzaile eta produktu bakoitzaren jarrera jasoko duten aldizkako txostenak; prezioen aldaketez abisua emango dituzten alertak, baita online denda batek produkturen bat deskatalogatzen duenean ere. Horretaz gain, 190 eurotik aurrera eskuragarri dagoen erraminta honek,  globalki jarduteko aukera ematen dio erabiltzaileari, munduko edozein merkatuko informazioa eskuragarri bait dauka.

Merkataritza elektronikoaren esparruan ezinbestekoa suertatzen da salmentak erakarriko dituen prezio hoberenekin lan egitea. Izan ere, online denden %80ak gomendatutako prezioa errespetatzen ez dutela uste da eta erosleen %63arengan “prezio kontzientzia”  interneteko denda eta Web orrietan eginiko kontsulten eraginez gauzatzen dela.

Egoera honetan, Pricewatchek, erabiltzailearen hornidura-katearen, bere lehiakideen eta markaren portaeraren ezaguera ahalbidetzen dio erabiltzaileari “prezioak alderatuz eta negozioaren lehiakortasunerako erabaki hoberena bermatuko duen beharrezko informazioa denbora errealean eskuragarri izanik” azpimarratzen du Ricardo Gonzalezek, SPYROko Zuzendari Nagusiak.

INFORMAZIO KORPORATIBOA

SPYRO TALDEA, Donostiako Teknologia Parkean egoitza eta 30 urtetik gorako esperientzia duen enpresa da.Jarduera ekonomiko ezberdinak dituzten negozioen prozesuak kudeatzeko   soluzio informatikoen enpresa sortzaile, garatzaile eta integratzailea da. Bere Partner sare bermatuaren bitartez ,estatu guztian zehar beraien zerbitzuak eskeintzen dituzte. Etengabe bezeroen beharretara egokitzen dihardute, asebetetze maila altuena lortzeko helburuarekin.

Gaur egun, besteak beste Txina, Estatu Batuak, Brasil, Kanada, India, Frantzia, Mexiko, Portugal eta Ingalaterra bezalako herrialdeetan du presentzia SPYROk, non Espainiako enpresen filialek eta aipatutako herrialdeen tokiko enpresek euren eguneroko kudeaketarako erabiltzen duten . Hiru hamarkadetako historiak bermatzen du SPYROren esperientzia eta kudeaketaren bikaintasunaren adierazle den Urrezko Q-ak, nahiz softwarearen garapeneko kalitatearen erakusle den CMMI2-ak eta ISO 9001-ak egiaztatzen dute SPYROren kalitate politika.

Partekatu

Beste berri batzuk