Spyro Software-k irudi korporatiboa berritu du

Albisteak, Gipuzkoa

Konpainiak enpresei ekonomia digitalean lehiatzen laguntzeko pertsonetan oinarritzen den erakunderantz aurrera egiteko duen konpromisoa erakusten du marka berriak

Enpresa-kudeaketako softwarearen munduan 35 urteko ibilbidea egin ondoren, Gipuzkoako enpresa teknologikoak identitate korporatibo berria estreinatu du, eta, haren bidez, bizi duen aro-aldaketa sinbolizatu nahi du.

Konpainiak logotipo berria eta identitate bisual berria aurkeztu ditu; haien bidez, enpresa-prozesuak kudeatzeko produktu, zerbitzu eta soluzioen hornitzaile lider gisa duen posizioa erakusten du. Aldi berean, lehen mailako enpresa-soluzioen funtsezko hornitzaile gisa bere produktu eta zerbitzuen zorroa hazten eta garatzen jarraitzeko duen helburua islatzen du.

“Aldaketa horrek gure funtsa eta enpresako softwarearen fabrikatzaile gisa dugun berezitasuna islatzen ditu, eta xede du bai barnean bai kanpoan gure balioak, esperientzia, ezagutza, talentua eta pasioa transmititzeko, horiek zehazten baitute zer garen eta horiek sinbolizatzen baitute gure etorkizuna”, esan du Ricardo González konpainiako CEOak.

Negozioaren bihotz adimenduna

Spyro Softwareren markaren identitate berriak honako ideia nagusi hau du oinarri: bihotza, gorputz osora odola ponpatzen duen giza organoa. ERPak erakundearen barruan betetzen duen eginkizunarekin erkagarria; izan ere, enpresaren arlo guztiek sinbiosi egokian funtziona dezaten arlo horiek konektatzeko arduraduna da.

ERPak informazioaren kudeaketarako eta erabakiak hartzeko bide ematen du, eta enpresei haien prozesuak automatizatzen laguntzen die, produktibitatea areagotzeko. “Hori dela eta, pertsonak enpresaren bihotza direla esan dezakegu, eta Spyro ERP, negozioaren bihotza”, esan du Gonzálezek. “Markaren posizionamendu berriak industriako, teknologiako eta enpresa-kudeaketako prozesuetan dugun esperientzia eta ezagutza islatzen ditu, zehazki. Gure soluzioen bidez bezeroen esku jartzen ditugun balio ukiezinak”.

Partekatu

Beste berri batzuk