SPYRO taldeak fakturazioa eta irabaziak areagotu ditu 2014an

Gipuzkoa

fachadaspyro2_originalSPYRO Taldeak, negozio-prozesuen kudeaketa aurreraturako ebazpen informatikoetan espezializatutako korporazioak, pasadan 2014ko ekitaldia hazkunde ekonomikoarekin itxi zuen, fakturazioaren % 8 igoerarekin eta etekinetan fakturazioaren % 10 lortuz. Zifra horiek konpainiaren goranzko ibilbidea egonkortzen dute 2013an abiarazitako lanari, etekinei eta fakturazioari dagokienez, eta 2015. urterako konpainiak aurreikusi du 4,5 milioiko fakturazio errekorra lortuko duela berriro.

Hala, 2014an, SPYRO Taldeak bezero gehiago zituen, eta sistemetako unitatea indartu zuen, eta baita I+G ‘TOUCH’ atala ere, langile berrien kontratazioarekin. Konpainiak, gainera, I+Gren alde apustu egiten jarraitu zuen, eta 600.000 euro inguruko inbertsioa egin zuen eremu horretan; hala, aurrekontuaren bi heren baino gehiago baliatu zituen SPYRO enpresa-kudeaketako softwarearen “Touch” sorkuntza berrirako funtzio berriak garatzeko.

Halaber, Taldeak iaz zenbait enpresa gehitu zizkion bere bezero-zorroari; esaterako, Mecanizados Gune, Talleres Lemu edo Calparsor Industrial, Gipuzkoan; eta Espainiako beste gune geografiko batzuetako konpainiak ere bai: Fundación Monte de Piedad (Las Palmas eta Valentzia), Precintia (Bartzelona), Dally Win (Bartzelona), Centrifugal Casting (Nafarroa), R&J Consulting (Nafarroa), edo La Antigua Lavandera (Sevilla), besteak beste.

Gainera, SPYRO Taldeak proiektu berriak garatu zituen Txinako (Orbinox), Mexikoko (Sarralle) edo Marokoko (Leca) bezeroentzat, nazioarteko beste kokapen batzuen artean.

SPYRO Taldeko Ricardo González zuzendari nagusiak honela azaldu du: “Guretzat pasadan ekitaldia bereziki garrantzitsua izan da, eremu guztietan hazten joan garelako eta merkatuan mugimendu positiboak egiaztatu ditugulako; baina, horrez gain, etapa berri baten aldeko apustu irmoa egin dugu, iraultza berri bat gure produktuetan, SPYRO Advance eta SPYRO Touch bertsio berriekin”.

SPYRO Taldeak hazkuntza-zifra onak lortu baditu, hein handi batean erakundeen kudeaketa integral aurreraturako bi teknologiek merkatuan onarpen ona izan dutelako izan da “eta, halaber, gure banaketa-kanala indartzeko apustua egin dugulako, Kolonbia edo Mexiko bezalako herrialdeetan merkataritza-akordio berriak lortzeraino” azaldu du Gonzálezek.

Hain zuzen, 2014an SPYRO Taldeak banaketa-kanala indartu zuen bai Latinoamerikan bai Espainian, eta aliantza berriak egin zituen konpainia ezberdinekin, hala nola Avil Consulting (Alacant), Holon  XXI (Madril), UN-IT (Katalunia) eta Intecva (Valentzia)  edo GRP Consulting (Mexiko) eta Dreamersoft (Kolonbia).

Produktuaren “iraultza”

2014an, konpainia informatikoak SPYRO Touch merkaturatu zuen, eta produktuaren sorkuntza berri horri esker erabiltzaile orok enpresetako informazioa eskura dezake, edozein unetan eta tokitan, tabletetan eta smartphonetan, baita off-line moduan ere, erakundeen lehiakortasuna hobetzeko tresna estrategikoa bihurtu delarik.

Halaber, SPYRO Taldeko ehunka erabiltzaile egokitu da dagoeneko ERPren bertsio berrira, SPYRO Advance izenpean. Bertsio horrek diseinu berria eskaintzen du, atseginagoa, eta pantaila panoramikoetarako optimizatuta dago; gainera, integratuta dago eskanerrekin, irrati-maiztasuneko gailuekin, ukipeneko kapturekin, smartphone, Internet, posta, etab., eta azpimarratzekoa da biltegien bistaraztea 3Dn, beste hobekuntza batzuen artean.

Eta horri gehitu behar zaizkio 2014an garatutako produktu berriak: SPYRO Touch Now ebazpena edo Kudeaketa Estrategikoa, Diruzaintza, Bezeroekin harremana (CRM), Ekoizpena, eta Prozesuak eta Kudeaketa arloetan ebazpen aurreratuak, eta 3D biltegietan Kudeaketa Aurreratua.

30. urtemuga 2015ean

SPYRO konpainiak 30. urtemuga ospatzen du aurten, 2015ean, eta I+Gren aldeko apustuari tinko eusteaz gainera, jakitera eman du baliabide teknikoen eta giza baliabideen parte handi bat SPYRO Touch merkaturatzeko eta banatzeko erabiliko duela; horregatik, haren Plan Estrategikoak ekintza ezberdinak biltzen ditu, laster iragarriko dituenak.

Hain zuzen ere, Taldeak aurreikusi du 2015ean 4,5 milioi euro inguruko zifra errekorra lortuko duela salmentetan.

Partekatu

Beste berri batzuk