SPYROk segurtasunaren ikuspuntutik aztertzen du lanpostu digitala

Albisteak, Gipuzkoa

Telelana geratzeko iritsi da, eta enpresa askorentzat aukera eta alternatiba eraginkorra bada ere, kontuan hartu beharreko zenbait arrisku ere badakartza segurtasun-arloan.

Horregatik, Spyrok doako webinar bat antolatu du interesa duten guztientzat, ostegunean, ekainaren 11n, 10:30ean

Telelana modu seguruan egiteko behar diren alderdiei buruzko informazioa eta prestakuntza emateko, Spyrok “lanpostu digitala” izeneko webinar-a antolatu du. Webinar-a ekainaren 11n, ostegunean, izango da, 10:30ean. Parte hartu nahi duen edonork eman dezake izena honako esteka honetan klik eginez: https://www.spyrosoftware.com/webinars-spyro/webinar-puesto-trabajo-digital/

Webinar-ean, parte-hartzaileek dauden arriskuak, praktika seguruenak eta euskal enpresentzako aukera gisa aurkezten den lanpostu digitala nolakoa izan behar den ezagutu ahal izango dute. Ingurune digitala aukera eta erronka bat bezala aurkezten da, non Spyrok erakundeak aholkatu ahal dituen.

“Bulegoa nahi duzun lekuan eta nahi duzunean edukitzera ohitu gara, elkarlanerako eta partaidetzarako eredu baten bidez, eta, gainera, zibersegurua izan behar du, nahi ez diren ‘ezustekoak’ saihesteko. Edozein lekutan zaudela ere, lankideekin informazio guztia partekatzen duzun lanpostu digitalak ematen duen malgutasuna benetako aukera da. Egoera honetan, enpresak prestatu eta informatu nahi ditugu, zibersegurtasunean, back upean, aholkularitzan eta prestakuntzan dugun talde teknikoaren 35 urteko esperientzian oinarrituta”, azpimarratu du Ricardo Gonzalez Spyro enpresako zuzendari kudeatzaileak.

Lanpostu digitalari buruzko webinar-a Spyrok maiatzean, ekainean eta uztailean antolatu duen online prestakuntza eta informazio jardueren agendaren parte da. Agenda horren barnean, gaur, asteartea, ekainak 9, webinar bat eskainiko dute.

Gastuen digitalizazioa edo mekanizazio-enpresentzako Spyro-ren bertsio espezifikoa dira etorkizuneko webinar-etan aztertuko diren beste gaietako batzuk.

Informazio guztia esteka honetan:

https://www.spyrosoftware.com/webinars-spyro/

Partekatu

Beste berri batzuk