“Star Wars” eko pertsonaien bisita solidarioa Eureka! Zientzia Museoan

Gipuzkoa

 “Star Wars”eko pertsonaiak eta R2-KT robota – R2-D2 saga galaktikoaren droide kutunaren kolore arrosako bertsio kustomizatua – Eureka! Zientzia Museoan ikusi ahal izango ditugu apirilaren 22an eta 23an 17:00etatik aurrera

R2KT-fotoR2-KT robotaren sorrerak, 501. Legioko fundatzailetako baten, Albin Johnsonen, bizitza pertsonalarekin zerikusi zuzena du. 501.Legioa, “Star Wars”eko arropen nazioarteko elkarte bat da eta bere presentziarekin ekintza solidarioak bultzatzen ditu. 2004. urte amaieran, bere alaba txikiak garun-tumore bat zuela jakin zuen. Gaixorik zegoen bitartean,Johnsonek eta klubeko beste kideek R2-KT sortu zuten Katie txikiari laguntzeko. Momentu horretan, droidea, minbizia duten haurren sinbolo bihurtzen da.

Orduz geroztik 501. Legioak eta R2-KT robotak, Star Wars komunitatearekin batera, minbiziaren kontrako borrokarako dirulaguntzak lortzeko kolaboratzen du.

Eureka! Zientzia Museoak bat egin nahi izan du ekitaldi horrekin, eta asteburu horretan sarrerak saltzeagatik lortuko diren diru-sarreren % 5 emango dio ASPANOGI elkarteari.

ASPANOGI (Gipuzkoako Haur Minbizidunen Familien Elkartea) 1996an sortu zen, baina 1998an ekin zion bere lanari lau familiaren ekimenez. 2012ko apirilaren 24an onura publikoko elkarte deklaratu zuten eta 2015eko azaroaren 24an interes sozialekoa.

Honako helburu hauek ditu Elkarteak: minbizia duen adingabearen eta haren familiaren bizi-kalitatea hobetzen laguntzea, haurren minbiziari buruzko informazioa ematea gizarteari, kaltetutako adingabeak gizarteratzea tratamenduak irauten duen aldian pairatzen duten gizarte-isolamenduaren ondoren, eta ezagutzera ematea.

Urtero, 51,6 haur-minbizi kasu diagnostikatzen dira Euskadin; horietatik % 31 leuzemia-kasuak dira. Zorionez, minbiziagatik hiltzen diren haurren kopurua nabarmen jaitsi da

Partekatu

Beste berri batzuk